Antonio Garamendiren arabera, Yolanda Diaz "oker ari da" prezioak mugatzeko proposamenarekin
Antonio Garamendi CEOEko presidentea '12 minutos' saioan izan da astelehen honetan, Arantza Ruizek aurkezle duen ETB2ko elkarrizketa tartean. Uneko egoera ekonomikoaz aritu da, eta Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan ministroaren jarrera gaitzetsi du. Izan ere, "kanpaina egitea" leporatu dio.
Egungo panorama ekonomikoaz egindako analisian, Garamendik ohartarazi du "bihurguneak" datozela, eta parte koiuntural bat, hori ulertzeko gakoa, dela "Ukrainako inbasioaren eragina".
Dena dela, azpimarratu duenez, "gauzak ez doaz primeran batzuek dioten bezala, baina ezta ikaragarri gaizki ere, besteek dioten bezala". "Ikusi behar duguna da", gaineratu du, "gauzak nola egin egoera honetatik ateratzeko".
Hala, CEOEko presidenteak Diazen prezioak mugatzeko proposamena izan du hizpide eta, mantendu duenez, "kasualitatez edozein enpresa, euskal enpresak barne, prezioari buruz hitz egitera eseriko balitz, polizia etorriko litzateke gure bila, debekatuta baitago".
Era berean, "arduragabekeriatzat" jo du "pertsona batek, daukan karguarekin gainera, ideia horiek botatzea eta arreta politikan eta kanpainan izatea, bere arduretan baino gehiago".
"Uste dut bigarren presidenteordea oker ari dela", azpimarratu du, "hauteskunde kanpainak hogei egunero izan behar dira, eta orain urtetan zehar luzatzen dira, eta ez dira gelditzen".
Euskadiri dagokionez, Garamendiren aburuz "gainerako lurraldeena baino posizio ekonomiko hobea dauka", bere "antolamendu industriala" tarteko.
Zure interesekoa izan daiteke
ITP Aerok 35 milioi inbertituko ditu Zamudion, hegazkin-motorren eskariari erantzuteko
Euskal konpainia aeronautikoak kualifikazio handiko 150 langile kontratatuko ditu eta Zamudioko lantegia 4.000 metro koadro handituko du. Hedapen hori konpainiak 2030era arte mundu osoan 400 milioi euro bideratuko dituen nazioarteko plan baten barruan kokatzen da.
"Printzipioz" dermatosi nodularraren hedapena "kontrolpean" dagoela azpimarratu du Barredok
Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak gogora ekarri duenez, pasa den martxoan Sardinian azken kasuak atzeman zirenetik ez da kasu gehiagorik atzeman Europar Batasunean. Hala ere, prebentzio neurriak mantentzearen alde hitz egin du.
Iberdrolak % 22 handitu ditu irabaziak ekainera arte, Mexikoko plusbalioek bultzatuta
Argindar enpresak 4.336,4 milioi euro irabazi ditu lehen seihilekoan, iazko aldi berean baino % 22 gehiago. Kapitalaren % 70 baino gehiago merkatu estrategietara bideratu da, hala nola Erresuma Batura, AEBra eta Brasilera.
Ikuskizunetako teknikariek hiru greba egun deitu dituzte EAEko hiru hiriburuetako jaietan
Mobilizazioak abuztuaren 5ean, 14an eta 26an izango dira, eta Gasteizko Txosna Batzordearen, Donostiako Piraten eta Bilboko Konpartsen babesa dute. Sektoreko lan-baldintzak hobetzeko "aurrerapauso falta" salatu nahi dute.
Euskadiko argindar autokontsumoaren egungo potentzia duela bost urtekoa halako 27 da
Vidrala enpresaren planta fotovoltaikoaren inaugurazioan, Industriako sailburuak azpimarratu du autokontsumo horrek erregai fosilekiko mendekotasuna murrizten lagunduko duela.
Estatuko greba mugagabearekin bat egin lezake SMEk irailean, Osakidetzarekin akordioa lortu arren
Azaldu dute astelehenean sinatutako akordioarekin medikuek zehazki Osakidetzari egiten zizkioten eskaera batzuk kitatu direla, baina Esparru Estatutuari buruz Ministerioarekiko duten jarrera ez dela aldatu diote, desados jarraitzen dute, beraz, eta mahai gainean jarraitzen duela grebaren aukerak.
Albiste izango dira: medikuen gatazka, beroa protagonista eta 34. Euskal Encounterren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
AEBko Justiziak 14 egunez geldiarazi du Paramount eta Warnerren bat-egitea
Herrialdeko 12 estatuk osatutako koalizio batek prozesua geldiarazteko eskaria aurkeztu zuen, horrek ekar ditzakeen monopolio arriskuengatik.
Aiaraldeko Industriaren Mahaiak bederazi hilabete iraun duen hausnarketa prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu
Mahaia osatzen duten erakundeek, enpresek, eragile ekonomiko eta sozialek zein ordezkari politikoek "hazkunde aro berri bat eraikitzeko gaitasun, ezagutza eta abantaila lehiakor nahikoak" ikusten dituzte Arabako eskualdean.
Osakidetzak eta SMEk akordioa berretsi dute, eta gainontzeko sindikatuek negoziazio-mahaia utzi dute
Osasun Sailak aurkeztutako dokumentuaren edukiaz gain, sindikatuek salatu dute akordioa aldebikoa izan dela, Osasun Sailaren eta SMEren artean, eta negoziazio kolektibotik kanpo egin dela.