Zaldibar
2020/07/23 - 22:41
Jose Ignacio Barinaga, Arrate Bilbao eta Juan Etxebarria baldintzapean aske
Homizidio arduragabea leporatzen die epaileak Verter Recyclingeko goi karguei. Baldintzapean aske geratu dira Jose Ignacio Barinaga, Arrate Bilbao eta Juan Etxebarria.
2020/07/23 - 20:35
Behin-behinean aske utzi dituzte Verter Recyclingeko arduradunak
Durangoko epaitegiak behin-behinean eta kautelazko neurriekin aske utzi ditu Jose Ignacio Barinaga, Arrate Bilbao eta Juan Etxebarria.
2020/07/23 - 19:30
Epaileak arduragabekeriazko homizidioa egotzi die Zaldibarko zabortegiko arduradunei
Verter Recyclingeko jabea eta beste bi goi-karguak aske geratu dira, baina pasaportea kendu diete eta hilean behin epaitegira joan beharko dute sinatzera.
2020/07/23 - 17:36
Durangoko epailearen esku daude Verter Recycling enpresako hiru arduradun nagusiak
Enpresa horretako arduradunei egozten zaizkien delituak langileen eta pertsonen aurkako delitua eta ingurumenaren aurkako delitua dira.
2020/07/23 - 15:54
Zaldibarko zabortegiko arduradunak Durangoko epailearen esku utzi dituzte
13:00ean hasi dira deklaratzen epailearen aurrean, Ertzaintzaren polizia-txostena eta argiketa irakurri ostean.
2020/07/22 - 22:43
Orain dela urte bete egin zen Zaldibarreko zabortegiko azken ingurugiro-ikerketa
Lurjauzia gertatu eta berehala hasi ziren irregulartasunen inguruko susmoak. Azken ingurugiro ikerketa orain dela urte bete egin zen.
2020/07/22 - 22:36
Zaldibarreko zabortegiagatik atxilotutako hiru pertsonek komisaldegian jarraitzen dute
Atzo atxilotu zituzten Jose Ignacio Barinagak, Arrate Bilbaok eta Juan Etxeberriak Eibarko komisaldegian jarraitzen dute. Bihar pasatuko dira epailearen aurretik.
2020/07/22 - 19:20
Oposizioak Jaurlaritzari egotzio dio Zaldibarko zabortegiaren erantzukizun politikoa
Gasteizko Legebiltzarrean, Diputazio Iraunkorraren bilkuran Zaldibar auziaz aritu dira. Oposizioak kontrolik eza egotzi dio Jaurlaritzari; gobernukideek Justiziaren esku utzi dute auzia.
2020/07/22 - 18:35
Horrela izan da Zaldibarko ikerketaren garapena
Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an etorri zen behera, eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze harrapatu zituen bidean. Egun batzuk beranduago langileek zartadurak aurkitu zituztela jakin zen.
2020/07/22 - 17:52
Verter Recyclingek dio atxiloketak legez kanpokoak direla
Adierazi dutenez, "ez dago atxiloketa agintzen duen auto judizialik”, eta "Poliziak berak" baieztatu die berea dela atxilotzeko erabakia.
2020/07/22 - 17:08
Oposizioak erantzukizunak eskatu dizkio jarduneko gobernuari
EH Bilduk ikerketa batzordea eskatzea aztertuko du eta Elkarrekin Podemosen eta PPren oniritzia izango du. Gobernuko alderdiek diote justiziak lan egiteko momentua dela
2020/07/22 - 16:34
Eibarko ertzain-etxean eman dute gaua Verter Recycling enpresako arduradunek
Enpresak atxiloketa horiek legez kanpokoak direla salatu du, arduradunek uneoro lankidetza eskaini baitute. Zaldibar Argitu plataformak, bestalde, erantzukizun politikoak eskatu ditu.
2020/07/22 - 14:30
Oposizioak azalpenak eskatu dizkio Jaurlaritzari Zaldibarko egoera dela eta
Datorren Eusko Legebiltzarrean ikerketa batzordea sortzeko aukera jarri dute mahai gainean.
2020/07/22 - 13:03
Zaldibar Argituk zabortegiko arduradunen "beharrezko" atxiloketa txalotu du
Epaitegiek erantzukizun "pribatuen" garbiketan aurrera egitea babestu du, baina erantzukizun politikoei dagokienez "urratsik ez" dela eman deitoratu du.
2020/07/22 - 10:37
Arantxa Tapia: "Zaldibarko luiziagatik erantzukizunak argitzeko lan egingo dugu"
Zaldibarko zabortegian gertatutakoa argitzeko asmoz epaitegiek eskatzen dieten informazio guztia emango dutela esan du Ekonomiaren Garapenerako jarduneko sailburuak.
2020/07/21 - 22:02
Zaldibarko zabortegiko jabea eta beste bi arduradun atxilotu dituzte
Jose Ignacio Barinaga Egia Verter Recycling enpresako jabea, Arrate Bilbao Barinaga administratzailea eta Juan Etxebarria zuzendari teknikoa atxilotu ditu Ertzaintzak.
2020/07/06 - 23:43
Mosaikoa egin dute Zaldibarren, Alberto eta Joaquin desagertu eta 151 egunera
Berrogeita hamar bat bizilagun bildu dira Zaldibarko plazan Joaquin eta Alberto desagertu zirela 151 egun pasatu direnean oraindik ez dagoela bi langileen arrastorik salatzeko.
2020/07/06 - 22:28
Mosaikoa egin dute Zaldibarko luiziaren 151 egunak gogoratzeko
Ekintza honen bitartez, “Zaldibar Argitu” plataformak salatu nahi izan du 5 hilabete igarota Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren gorpuek agertu gabe segitzen dutela eta inork ez duela dimititu.
2020/07/06 - 21:43
Zaldibarko zabortegiko bilaketa lanak, airetik ikusita
Bost hilabete bete dira gaur Zaldibarko zabortegian luizia gertatu zenetik. 5 hilabete, bi langile lurperatuta geratu zirenetik. I-Ingeniaren irudiak.
2020/07/06 - 17:52
Zaldibarko erraustegiko luizitik 5 hilabete igaro dira
5-6 metro behera egin behar dute baskula inguruan, baina noiznahi aurki lezakete zantzuren bat.