Zamudio
2022/10/27 - 15:04
Tapia: ''ITP Aerok hemen errotuta jarraitzea eta enpresa gisa haztea dira operazioaren helburuak''
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi du "operazio oso garrantzitsua" dela, ITP Aero "herri honetan enpresa estrategikoa" delako eta epe luzerako proiektuak dituelako. Ez du argitu Jaurlaritzak zenbat diruren truke bereganatu dituen akzioak.
2022/10/13 - 21:15
Sindikatuek salatu dute Siemens Gamesak argitu gabe jarraitzen duela Euskal Herrian izango diren kaleratzeak
Zuzendaritzak eta sindikatuek bilera egutegi bat adostu dute kaleratzeei buruz eztabaidatzeko. Konkretuki, bi hilabeterako bileren egutegia ezarri dute, eta hurrengo batzarra urriaren 25ean izango da Sarrigurenen (Nafarroa).
2022/10/05 - 11:30
1.100 kilometro bizikletaz, haurren minbizia ikertzeko beharraz kontzientziatzeko
Pablo txikiari neuroblastoma diagnostikatu zioten 2015ean, eta pronostikoa oso txarra zen. 18 hilabeteko tratamenduaren ondoren, guztiz sendatzea lortu zuen. Orain, aita Zamudiotik Albecetera bizikletaz joango da, haurren minbiziaren ikerketa bultzatzeko.
2022/10/04 - 19:02
Siemens Gamesak iragarritako kaleratze gehienak lantegietako bulegoek jasango dituzte
Sindikatuei jakinarazi diete 475 lanpostu horietatik 352 bulegoetako kaleratzeak izango direla. CCOO, UGT eta ELAk egitasmoa "erabat" gaitzetsi dute. Multinazionalak bulegoak ditu Zamudion eta Sarrigurenen. Mungian eta Asteasun ez da kaleratzerik izango.
2022/09/29 - 16:22
Siemens Gamesak 2.900 kaleratze iragarri ditu, horietatik 475, Espainian
Doikuntza hori gorabehera, datozen urteetan plantilla handitzea aurreikusten du enpresak, hazten ari diren hainbat arlotan. Egun, 2800 langile baino gehiago ditu Siemens Gamesak Hego Euskal Herrian. Ikusteko dago horietako zenbati eragingo dien gaur ezagutu den erabakiak.
2022/09/23 - 12:27
Arantxa Tapia: ''Energia berriak jarri behar ditugu mahai gainean''
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Zamudion izan da gaur Ukrainaren inbasioak gurean izan duen eragina enpresa munduarekin aztertzeko. "Energia berriztarrietara bidea egin behar da. Bide hori ahalik eta azkarren eta ordenatuen egin behar da" adierazi du sailburuak.
2022/08/03 - 18:25
ITP kide estrategikoa izango dela esan du Rolls-Roycek, horren salmenta onartu ostean
Espainiako Gobernuak baimena eman zion astearte honetan Bain Capital funtsari ITP Aero 1.700 milioi euroren truke erosteko.
2022/08/02 - 22:29
Espainiako Gobernuak baimena eman dio Bain Capital funtsari ITP Aero 1.700 milioiren truke erosteko
Salmenta burutzeko baimenaren berri izan ondoren, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du kapitalean "izateko" lanean jarraituko duela, enpresaren administrazio kontseiluan ordezkaritza izateko.
2022/07/06 - 21:13
Tapia Siemens Energyren arduradunekin bilduko da ostiral honetan, Alemanian
Ekonomia Garapenerako sailburua Christian Bruch Siemens Energy konpainiako zuzendariarekin bilduko da
2022/07/01 - 10:41
Hirugarren greba eguna Bizkaiko Metalean
Atzoko lanuzte arrakastatsuaren ostean, gaur antzekoa errepikatzea dute helburu. Piketeak goiz-goizetik ikusi ditugu hainbat enpresetan.
2022/06/26 - 00:00
Museo biziduna eratu dute zamudiotarrek Lagatzu Egunean
Aurtengo festan, euskal artearen garrantzia azpimarratzeko, museo biziduna eratu dute herritarrek. Herriko talde bakoitzak euskal artelan bat aukeratu eta hori gorpuztu du taula gainean. Arrue, Basterretxea edota Chillidaren lanak ikusteko aukera izan da.
2022/06/15 - 22:34
Siemens Gamesako CEOren hitzetan, erosteko eskaintzak "berez ez du enplegua deuseztatuko"
Madrilen egindako ordu erdi inguruko bileran, CCOO, UGT, ELA eta LAB sindikatuek industria proiektua eta etorkizuna zein enplegua bermatzea eskatu dute. Bi aldeek irailaren hasieran berriro biltzea espero dute.
2022/05/27 - 16:42
Zamudioko Cofundi galdategiak negozioaren % 20 defentsa osagarrietara bideratzen du
Euskadin 20 bat enpresak dihardute defentsa arloko industrian. Horietako batean egon gara, Zamudion dago eta tankeen abiadura-kaxen karkasak egiten dituzte. Alemaniatik enkargu handia jaso berri dute.
2022/05/26 - 08:55
Gamesarako dituen asmoen berri emango du Siemens Energyk gaur Eusko Jaurlaritzarekin egingo duen bileran
Arantxa Tapiak zuzentzen duen Saila sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.
2022/05/24 - 15:40
Siemens Energyko ordezkariak Jaurlaritzarekin bilera bat lotzekotan daude euren asmoen berri emateko
Arantxa Tapiak zuzentzen duen Sailak "lehenbailehen" egin nahiko luke hitzordua. Bien bitartean, Departamentua sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.
2022/05/24 - 14:57
Siemens Energyk irailean aurkeztuko du Siemens Gamesa beraganatzeko eskaintza publikoa
Aurreikusitako egutegiaren arabera, urrian jakinaraziko lukete eskaintza publikoaren emaitza eta azaroan egingo litzateke Siemens Gamesa burtsatik kanpo uzteko akziodunen batzar nagusia. Bestalde, Siemens Energyk iragarri du zuzendaritza postuak % 30ean murriztuko dituela.
2022/05/23 - 18:01
Siemens Energyren eskaintzaren inguruan "informaziorik ez" dutela salatu dute sindikatuek
Siemens Gamesako arduradunekin lehenbailehen biltzea eskatu dute langileek, erosketaren inguruko xehetasunak ezagutzeko. Lanpostu guztiak mantentzea exijitu dute, eta, dagoeneko, hasi dira protesta-ekintzak pentsatzen.
2022/05/23 - 16:40
Minbiziari aurre egiteko bide berri bat zabaldu du Zamudioko Oncomatryx enpresak
Metastasia gelditzeko bide bat aurkitu du, eta animalekin probak egin ondoren, gizakiekin entseguak egiteko baimena dauka. Espainiako eta Estatu Batuetako zortzi ospitaletan hasiko dira, Iruñea eta Donostia, tartean.
2022/05/23 - 16:20
Siemens Energyk Gamesako akzioak erosteko eskaintza publikoa egin du
Christian Bruch konpainia alemaniarraren kontseilari ordezkariak adierazi duenez, "alde guztiei egingo die mesede" bat-egiteak. Egoitzak lekuz aldatzeko asmorik, oraingoz, "agendan ez" badute ere, Bruchek aitortu du "negozioarentzat egitura eraginkor bat eratzea" beharrezkoa dela.
2022/05/23 - 14:26
Gamesa enpresa independente gisa "desagertzeko bidean" ikusten du EH Bilduk
Iker Casanova koalizio abertzaleko legebiltzarkideak esan duenez, "Euskaltelek eta beste enpresa askok" egindako bide bera ari da jarraitzen Gamesa.