Zamudio
2022/05/23 - 13:24
Siemens Gamesak % 6ko igoera izan du akziodun nagusia erosteko eskaintza publikoa egin ondoren
Siemens Energyk esan du ez dagoela bere asmoen artean Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza aldatzea.
2022/05/23 - 11:56
Siemens Energyren asmoen inguruan "informazio zehatza falta" dela deitoratu du Tapiak
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren ustez, balizko kaleratzeei edota egoitza Alemaniara eramateari buruz hitz egitea "gehiegi aurreratzea" da, baina aitortu du egoera "konplikatua" dela eta "ziurgabetasuna" eragiten duela.
2022/05/23 - 11:42
Siemens Gamesak "Euskal Herrian dituen operazio guztiak" mantenduko dituela ziurtatu du Siemens Energyk
Christian Bruch konpainia alemaniarraren kontseilari ordezkariak adierazi duenez, "alde guztiei egingo die mesede" bat-egiteak. Egoitzak lekuz aldatzeko asmorik, oraingoz, "agendan ez" badute ere, Bruchek aitortu du "negozioarentzat egitura eraginkor bat eratzea" beharrezkoa dela.
2022/05/23 - 11:14
Zamudioko Siemens Gamesako enpresa-batzordeak kezka agertu du enpleguarengatik eta konpainiaren norabideagatik
Siemens Energy konpainiak Gamesaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa iragarri ostean, kaleratzeak izango direnaren beldur da Clara Fernandez Zamudioko Siemens Gamesako enpresa-batzordeko presidentea.
2022/05/22 - 22:27
Siemens Gamesa: 2.300 milioi euroko galerak 2020tik 2022ra
Siemensek Gamesaren akzio guztiak erosiko dituela iragarri du. Turbina eolikoen munduko fabrikatzaile handienetakoa izan arren, Gamesak urteak daramatza galerekin, eta okerrera joan aurretik pauso hori ematea erabaki du. Nico Cuenca ekonomialariak norabide aldaketa hori azaldu digu.
2022/05/22 - 20:05
Javier Gonzalez, Siemens Gamesa Zamudioko batzordeko presidentea: "Konponbidea ez da enplegua murriztea"
Zamudioko batzordeko presidentearen arabera, "Frankfurteko burtsan kotizatuko dugu, eta egoitza soziala haiek erabakitzen duten lekuan egongo da". "Gamesa Euskadin errotuta dagoen arren, ezkor gara egoera honen aurrean", gaineratu du. Gonzalezen ustez, "konponbidea ez da enplegua murriztea".
2022/05/22 - 19:12
Siemens Gamesako langileak beldur dira erosketa-eskaintzaren ondoren "kaleratzeak etorriko ote diren"
Clara Fernandez Zamudioko Siemens Gamesa Eolicako enpresa-batzordeko presidentea (CC.OO.) eta Mikel Irastorza Asteasuko lantegiko enpresa-batzordeko kidea (LAB) oso kezkatuta daude Siemensek Gamesaren akzio guztiak erosteko eskaintzak enpleguan eragina izan dezakeelako, "aurretik gertatu bezala".
2022/05/22 - 18:05
Gamesaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa iragarri du Siemens Energy konpainiak
Akzio bakoitzeko 18,05 euro eskaini ditu konpainia alemaniarrak. Zamudion eta Sarrigurenen daude Siemens Gamesaren egoitzetako bi, eta lantegiak ditu, baita ere, Asteasun, Mungian eta Arazurin. Orotara, ia 3.000 langile ditu Hego Euskal Herrian.
2022/05/22 - 15:16
Niko Cuenca: "Energia berriztagarrien oldea ikusita, negozioa badago, baina offshore ereduan zentratuko da"
Siemens Energyk Gamesaren akzio guztiak erosteko iragarritako eskaintza publikoa dela eta, Niko Cuenca ekonomialariak erabaki horren aurrekariak eta ondorioak aletu ditu Euskadi Irratian.
2022/05/19 - 22:23
Lagun bat hil da Zamudion furgoneta batek auto batekin talka eginda
Ezbeharra Ugaldeguren industria-gunean gertatu da. Biktimak gidatzen zuen furgonetak aparkatuta zegoen ibilgailu bat jo du.
2022/04/20 - 15:13
Novaltiak greba-eskubidea urratu zuela ebatzi du epaile batek
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren epaiak deuseztzat jotzen du hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko duela mila egun baino gehiagotik greban dauden 14 langileren lekualdaketa.
2022/04/16 - 19:10
1.000 egun egin dituzte greban Novaltiako langileek; Europako historiako geldialdirik luzeena
Zamudioko Novaltia kooperatibako langileek 2 urte eta 5 hilabete egin dituzte greban, 2019ko uztailean ekin ziotenetik. Hala, 1.000 egun bete dituzte geldialdian, larunbat honetan. 950 euroko soldatak eta lan baldintza hobeak aldarrikatzen dituzte.
2022/04/11 - 15:33
Langile bat hil da Zamudion, lan istripu ez traumatiko batean
Ingemat enpresan izan zen lan istripua, apirilaren 6an. LABek salatu duenez, tramatikoak ez diren lan istripuak "ez dira kasualitatez gertatzen lan ordutegian". Aurten horrela hil den hirugarren langilea da.
2022/04/07 - 00:55
Korrikak jendetza batu du Bilbon
Euskararen aldeko korrikalariek Barakaldon amaituko dute eguna, eta Ezkerraldean eta Meatzaldean ibili dira goizaldean.
2022/03/22 - 10:11
Sutea Zamudioko zuhaizti batean, Txorierriko igarobidearen ondoan
Garrak 07:30 aldera piztu dira, Torrelarragoiti industrialdetik gertu. Inor ez da zauritu eta suhiltzaileak lanean ari dira (irudiak: @SocialDrive_es).
2022/03/22 - 09:20
Sutea piztu da Zamudion, Txorierriko igarobidearen alboan
Zuhaizti batean piztu da sua, Torrelarragoiti industrialdetik gertu. Inor ez da zauritu eta suhiltzaileak lanean ari dira.
2022/03/10 - 15:40
1.000 pertsona kontratatu eta elektrifikazioari bide emango dion teknologian buru izan nahi du Ingeteamek
Ingeniaritza elektrikoan diharduen enpresa honen plan estrategikoa teknologian nahiz instalazioetan oinarrituko da. Aurreikusitakoaren arabera, 2024 bukaerarako 5.100 langile izango ditu konpainiak.
2022/03/08 - 10:52
Bi pertsona zauritu dira A-8an eta Txorierriko igarobidean izandako bi istriputan
Bi bideak kolapsatuta egon dira lehen orduetan, eta zazpi kilometroko ilarak sortu dira Galdakaoko noranzkoan.
2022/02/14 - 13:15
Artxandako lurpeko ur-biltegi berria inauguratu dute
Azpiegitura berri horrek Bilbo, Sondika, Derio eta Zamudioko 5.000 pertsona ingururi etengabeko ur hornidura bermatuko die.
2021/10/30 - 23:11
Zamudion merkatu solidarioa egin dute, autismoa duten bi umek laguntza-txakurra izan dezaten
Bost eta sei urteko neba-arrebek aurrera egiteko laguntza-txakur bat behar dute. Txakur hori prestatzeko, 18.000 euro biltzea dute helburu eta, dagoeneko, 10.000 euroko langa pasa dute. Diru hori biltzeko, Zamudioko Udalak eta herriko merkataritza elkarteak merkatu solidarioa antolatu dute.