Siemens Gamesak "Euskal Herrian dituen operazio guztiak" mantenduko dituela ziurtatu du Siemens Energyk
Siemens Gamesa Renewable Energyren akzio guztiak bereganatzeko eskaintza publikoa egin du Siemens Energyk. Larunbatean jakinarazi zuen berria. Akzioen % 32,9 bereganatzea falta zitzaion konpainia alemaniarrari Gamesaren jabetza osoa izateko — egun, % 67 du jabetzan —; beraz, operazio honekin, osorik berea litzateke. Gaur goizean eman ditu operazioaren xehetasunak Christian Bruch konpainia alemaniarraren kontseilari ordezkariak, telematikoki eskaini duen prentsaurrekoan. Ziurtatu duenez, Siemens Gamesak Euskal Herrian martxan dituen operazio guztiei eustea da euren asmoa, eta Espainiak "Siemens Energyren baitan ezinbesteko eginkizuna" izaten jarraituko duela zehaztu du.
Hala, bat-egiteak alde guztiei egingo diela mesede adierazi du zuzendaritzak: "hornitzaileak, bezeroak, akziodunak, langileak eta gizarte osoa", denak aterako direla irabazten esan du. Erosketa osatzeko epeen berri ere eman du agerraldian, eta 2022 amaierako prozesua amaituta egongo delakoan dago.
Egoitzak lekuz aldatzeko asmorik, oraingoz, "agendan ez" badute ere, Bruchek aitortu du "negozioarentzat egitura eraginkor bat eratzea" beharrezkoa dela, bezeroari "zerbitzu hobeagoa" eskaintzeko eta "bikaintasuna" lortzeko. Hori bai, argitu du zergak "lan egiten den herrialdean bertan" ordaintzen jarraituko dutela, eta beraz, "irabaziak lortzen dituzten lekuan" mantenduko dutela dagokion egoitza fiskala. "Espainian dugun presentziari eusteko konpromiso osoa dugu", gehitu du.
3.000 langile inguru ditu Siemens Gamesak Hego Euskal Herrian dituen lantokietan — Zamudion, Mungian, Asteasun, Sarrigurenen eta Arazurin —, eta Siemens Energyko goi-arduradunak ziurtatu duenez, eskuartean duten planak ez die eragingo. "Proiektuen kudeaketarekin zerikusia duten ohiko arazoak dira ikusten ari garenak, eta ez sektoreari lotutakoak. Gure planak ez dio plantillari eragingo. Estragegia bateratu baten bidez, taldea hazten laguntzea nahi dugu", esan du Bruchek. Sindikatuek eta alderdi politikoek ez dute hori hain argi.
Bestalde, lurreko energia eolikoaren ekoizpenari eusteko borondatea agertu du, hori baita, bere hitzetan, Siemens Gamesaren "oinarria". "Offshore deritzon (itsasoan, kostaldetik urrun dauden azpiegiturak) ekoizpenak baino merkartu zabalagoa du lurrekoak, baina hobeto kudeatu behar dugu", zehaztu du. Kostuen sinergietan jarri du azpimarra, beste behin, Bruchek.
Jarraipen batzordea
Bere aldetik, Siemens Gamesako administrazio kontseiluak gaur iragarri du jarraipen batzorde bat eratuko dutela, eskaintza publikoa aztertzeko eta aurrera begirako urratsak erabakitzeko. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari eman dio, dagoeneko, horren berri.
Jarraipen batzordea, besteak beste, Gloria Hernandez, Francisco Belil, Harald von Heynitz eta Rudolf Krämmer kontseilari independenteek osatuko dute. Eskaintzaren baldintzak eta xehetasun guztiak aztertzea izango da horien egitekoa, eta legeak hala eskatzen duenean, txostena kaleratuko dute, prozesuaz duten iritzia azalduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.