Zarautz
2021/05/21 - 12:33
Gipuzkoako Guardia Zibilak 929 kartutxoko hiru pakete geldiarazi ditu
Paketeak Jundizko (Gasteiz) Correosko instalazioetan aurkitu zituzten, eskanerren bitartez.
2021/05/13 - 21:29
Gipuzkoako hondartza denboraldia ekainaren 15ean abiatuko da, neurri bereziekin
Ingurumen Sailak edukieraren kontrolerako sistema hobetuko du, eta 'Nik Hondartzak' aplikazioa eskainiko du berriro, hondartza bakoitzaren okupazio-maila ezagutzeko.
2021/05/09 - 16:44
Itsasoa luzaroan ikusi gabe egon direnek ez dute aukera galdu nahi izan
Mugikortasun murrizketak amaitu direla aprobetxatu dute hondarra berriz ere zapaltzeko eta olatuen mugimendu himnotikoaz gozatzeko.
2021/05/04 - 13:39
Azken bi hilabeteetan bi furgoneta erori dira Zarauzko hondartzara
Martxoaren 5ean, banaketa-furgoneta bat Zarauzko hondartzara erori zen, gidariak esku-frenoa aktibatu ez zuelako. Gaur berriro gertatu da. Zorionez, ez da inor zauritu.
2021/05/04 - 11:34
Furgoneta bat Zarauzko hondartzara erori da
Furgoneta bat erori da gaur goizean Zarauzko hondartzara. Bi hilabetetan Zarauzko hondartzara erori den bigarren furgoneta da (Marcos Aizpuruaren irudiak).
2021/04/29 - 13:43
Udaltzainak kudeatzeko sistema "kale egiten" ari da, ErNEren arabera
Polizia sindikatuak salatu duenez, hainbat udalek Arkautiko zerrendatik kanpo bilatu behar izan dituzte agenteak, "modu irregularrean eta aukera berdintasuna oztopatuz".
2021/04/24 - 17:16
Ezohiko asteburua euskal kostaldean: eguraldi paregabea eta jenderik gabeko hondartzak
Asteburuak eguraldi paregabea ekarri duen arren, euskal kostaldeko hondartzak nahiko hutsik daude, udalerrien itxialdi perimetrala tarteko. Garaioko urtegian (Araba) ere igarri da.
2021/03/28 - 16:40
Eguzkia lagun, mendiaz gozatzeko plana egin dute askok
Orio eta Zarautz arteko mahastietan barrena txangoa egitea izan da askoren gaurko plana. Bizkaian Pagasarri mendizalez bete da gaur ere. Araban, Garaio urtegian autoak aparkatzeko zailtasun handiak egon dira.
2021/03/27 - 18:42
Ertzain eta udaltzain izateko 751 lanpostu eta 5.138 hautagai
Hautaproben "helburu hirukoitza" azpimarratu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak: langileak gazteagotzea, "emakumearen presentzia areagotzea" eta euskara bultzatzea.
2021/03/25 - 20:51
Ostalaritzako bezeroek arduraz jokatu dezaten, kanpaina antolatu du Zarauzko Udalak
Tabernetako bezeroen artean musuko koloretsuak banatuko dituzte informazioa ematen duten bitartean.
2021/03/13 - 15:45
Jendetza bildu da kostaldeko herrietan
Mugikortasuna askea da dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoan, eta askok lehen asteburu hau kostaldean pasa nahi izan dute. Kresala sentitzeko beharra zeukatela aitortu digute batzuek.
2021/03/05 - 12:39
Banaketa furgoneta bat hondarretara erori da Zarautzen
Ezbeharra 08:30 aldera gertatu da. Itxura guztien arabera, gidariari ahaztu egin zaio esku-frenoa jartzea eta furgoneta hondartzara erori da (@ukHitza-ren irudiak).
2021/02/20 - 14:58
30 animaliatik gora agertzen dira urtero kostaldean hondartuta
Abendu eta apiril artean geratzen dira gehienak, denboraleen ondorioz. Gehienak zetazeoak eta pinipedioak dira, baina marrazoak eta dortokak ere hondartzatik irten ezinik geratzen dira.
2021/02/06 - 22:08
Uholdeak izan dira Lekeition eta luiziak Zarautzeko eta Bermeoko errepideetan
N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Zarautzen eta BI-631 Bermeon. Alonsotegin Cadagua ibaia hainbat puntutan bidetik atera da. 51 l/m2 pilatu dira Cerrojan eta 49 l/m2 Matxitxakon.
2021/02/06 - 21:58
Goizean gogotik bota du eta euriak arazo ugari sortu ditu
Uholdeak izan dira Lekeition, eta Alonsotegin Kadagua ibaia oso hazita eta hainbat puntutan bidetik atera da. Luizien ondorioz errepideak itxi behar izan dituzte Bermeon eta Zarautzen.
2021/01/28 - 13:56
Gipuzkoako Azoken Sarea sortu dute, merkatuen etorkizuna bermatzeko proiektua
Gipuzkoako 16 udalerrik hartuko dute parte ekimenaren lehen fasean; etorkizunean, Gipuzkoa osora eta Euskal Autonomia Erkidegora zabaltzea da helburua.
2021/01/19 - 08:56
Bi pertsonak erredurak egin dituzte Zarauzko etxebizitza batean piztutako sutean
Zaurituetako bat Donostia Ospitalera eraman dute. Sua piztu den etxebizitza eraikina jendez hustu dute, suhiltzaileek sua itzali duten arte.
2021/01/12 - 14:14
Gizon bat atxilotuta Zarautzen, emaztea jo eta urte luzez tratu txarrak emateagatik
Aurrekariak dituen 48 urteko gizasemea da atxilo hartutakoa. Droga trafikoa ere egotzi diote.
2021/01/12 - 09:56
Zabalik da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen Lan Eskaintzarako izen-ematea
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta azterketa 2021eko udaberrian egitea aurreikusten da.
2021/01/10 - 16:23
Jose Ignacio Iruretagoienaren semeak PPri: "Biktimen kontura bizitzeari utzi"
"Zuen politika gure hildakoetan baino zerbait gehiagotan oinarritzeko ordua da. Nire aita utzi bakean, mesedez!", adierazi du Mikel Iruretagoyenak Twitter sare sozialean.