Zerga politika
2022/11/17 - 16:23
Bankuen gaineko zergak foru ogasunek kudeatzea adostu du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
Akordioa itxi dute koalizio abertzaleak eta Espainiako Gobernuak. Foru ogasunek kudeatuko dituzte bankuen gaineko zergak, eta baita elektriken gainekoak ere. 2023ko aurrekontuen negoziazioen barruan lortu duten lehen akordioa da.
2022/11/16 - 19:08
Oposizioak aurrekontu akordioak urrun ikusten ditu, Azpiazuk zerga erreformari ateak itxi ondoren
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk "oso urrun" ikusten dute akordioa. PP+Cs koalizioak uste du Jaurlaritzak "maniobrarako tartea" duela aurrekontuen negoziazioaren barruan erreforma fiskal bati ekiteko.
2022/11/16 - 16:32
Luis Gordillok (PP+Cs) zerga-arloan aurrera egiteko tartea badagoela uste du
Aurrekontuen negoziazioari heltzeko Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin izandako bileraren ondoren, PP+Cs taldeko legebiltzarkideak esan du Eusko Jaurlaritzak zerga arloan egindako proposamena zehaztugabea dela eta "2023an egin beharreko azterketa bati buruz" ari dela.
2022/11/16 - 16:29
Azpiazuk errefusatu egin du erreforma fiskala egitea hauteskundeak baino lehen
Aurrekontuei buruzko bigarren bilera-errondaren ostean, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak azaldu du ezegonkortasun egoeran ez dela komeni fiskalitateari eta antzeko gaiei aurre egitea. Hala ere, 2023aren hasieran berrikuspenari ekiteko konpromisoa hartu du.
2022/11/09 - 15:47
Zergak jaistea proposatu dio PP+Cs taldeak Azpiazuri, aurrekontuen negoziazioan
Datorren urteko aurrekontuak negoziatzeko, bilera erronda abiatu du Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak oposizioko alderdiekin. Carlos Iturgaiz PP+Cs taldeko ordezkariak esan duenez, herritarren bizitza errazteko neurriak jarri dituzte mahai gainean, presio fiskala jaistera bideratutakoak.
2022/11/01 - 15:56
Gipuzkoako denda eta ostatuetan TicketBAI fakturazio sistema erabili behar dute derrigorrez
Sektore ekonomikoen arabera, modu mailakatuan ari dira ezartzen sistema berria, eta gaur Gipuzkoako denda eta ostatuen txanda da. Hamar mila saltoki eta ostalaritza establezimendu baino gehiago daude Gipuzkoan, eta, oraingoz, erdiek baino ez dute alta eman sistema berrian.
2022/11/01 - 15:15
Gaur sartu da indarrean TicketBai Gipuzkoako ostalaritza eta merkataritza establezimendu txikietan
Aurki lurralde guztietara zabalduko da, baina gaurtik aurrera Gipuzkoako ostalaritzan eta merkataritzan izango da indarrean TicketBai sistema. Iruzurra saihesteko autonomo guztiei ezarri zaien faktura egiteko sistema da TicketBai.
2022/10/26 - 16:25
Ogasun Ministerioak 2022ra aurreratu du aberastasun handientzako zerga
"Elkartasun" zerga horri esker, Espainiako Gobernuak bi urtetan 3.000 milioi biltzea espero du.
2022/10/24 - 14:56
Carlos Iturgaiz: ''Jaurlaritzak erabaki behar du zergak igo nahi dituzten EH Bildurekin edo jaitsi PPrekin''
Euskadiko aurrekontuei begira Alderdi Popularra akordioetarako prest agertu da. Eskua zabalik dutela dio Carlos Iturgaitzek Hori bai, zergen jeitsiera mahai gainean jartzea ezinbestekotzat jotzen dute popularrek.
2022/10/23 - 20:51
Ehunka autonomok eta merkatari txikik protesta egin dute Ticket Bai sistema ezartzeko moduaren aurka
Iruzurraren kontra Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako sistemarekin kexu dira, eta hala adierazi dute Donostian egindako manifestazioan.
2022/10/17 - 11:27
Azpiazu: "Ez da zergak jaisteko momentua, ez eta igotzekoa ere"
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan duenez, bestalde, "ez da zergak jaisteko momentua, ez eta igotzekoa ere".
2022/10/15 - 16:25
Desadostasunak Jaurlaritzan deflaktazioaren aurrean
Sozialisten ustez txikiegia da % 2koa, eta jeltzaleek erantzun diete ez dela herritarrei laguntzeko neurri bakarra. EH Bilduk ez du bat egiten neurriarekin, eta erreforma sakona eskatu du.
2022/10/14 - 23:07
Liz Trussek atzera egin du eta bertan behera utzi ditu zergak murrizteko neurriak
Aurretik, kargutik kendu du Kwasi Kwarteng Ekonomia ministroa, zerga erreforma proposamenak eragindako polemikagatik. Plan horrek ez zituen merkatuak konbentzitu, ezta Alderdi Kontserbadoreko hainbat kide ere.
2022/10/14 - 17:16
Liz Truss lehen ministro britainiarrak Ekonomia ministroa kargugabetu du
Kwasi Kwarteng ministroa jotzen dute Erresuma Batuko Gobernuak proposatutako erreforma fiskalaren egiletzat. Plan horrek 45.000 milioi libera gutxiago biltzea ekarriko zuen, eta ez zituen merkatuak konbentzitu, ezta Alderdi Kontserbadoreko hainbat kide ere. Jeremy Hunt izango da ministro berria.
2022/10/14 - 16:20
Aurtengo zerga bilketa inoiz baino handiagoa izatea aurreikusten da
Urkullu lehendakariak eskatuta % 5eko deflaktazioa espero zen azpiko inflazioa arindu nahian. Baina Finantzen Euskal Kontseilua % 2koa onetsi du. Erdira ere ez da heltzen, azpiko inflazioaren erdira ere ez.
2022/10/14 - 09:43
Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera, iraileko KPIa eta Urkullu-Escriva batzarra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/05 - 23:17
EH Bilduk 10 neurri proposatu ditu ongizatea eta aberastasunaren banaketa bermatzeko
"Ongizate Hitzarmena" aurkeztu du, egungo zailtasun ekonomikoei erantzun zorrotza emateko. 10 neurri proposatzen ditu, tartean, merkatu energetikoan eta higiezinen merkatuan esku hartzea. Gainera, aberastasuna banatzeko, erreforma fiskala eta enpresen irabazien erabilpen justuagoa planteatzen du.
2022/10/05 - 15:30
Truss, zerga erreforma bertan behera utzi ostean: "Neurri gogorrak hartzeko prest jarraitzen dut"
Lehen ministro britainiarrak alderdikideei eskatu die "lehenbailehen" bat egiteko bere egitasmo ekonomikora. "Misio zaila da, baina beharrezkoa", argudiatu du.
2022/09/30 - 16:30
Lehendakariak ez dio aterik itxi zerga erreformari, baina egoera egonkortzen denean
Zerga alorrean egonkortasuna eta zuhurtzia komeni direla defendatu du Iñigo Urkulluk. Euskadik baliabide propioak kudeatzen dituela eta hori kontuan hartu behar dela azpimarratu du lehendakariak zerga jaitsierak planteatu aurretik.
2022/09/29 - 19:38
Espainiako Gobernuak iragarritako neurri fiskalek zer-nolako eragina izango dute EAEn eta Nafarroan?
Ez du zuzenean eraginik izango Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, ez behintzat, zerga horien berariazko aplikazioan. Kontzertu Ekonomikoak eta Nafarroako Itun Ekonomikoak ematen baitie foru ogasunei zuzeneko zergak arautu eta biltzeko eskubidea.