Zibererasoak
2019/10/30 - 15:43
Correosen izenean beste 'phishing' kanpaina batez ohartarazi dute
Hainbat bezerok SMSa jaso dute, eta bertan ohartarazi diete euren eskaera ezin izan dutela entregatu, "aduana tasak ordaindu ez direlako". Kasu ez egitea gomendatu dute.
2019/10/28 - 14:42
2.000 eragilek baino gehiagok parte hartuko dute Basque Industry 4.0 ekimenean
Gizartearen zerbitzura dagoen 4.0 industria, Basque Cybersecurity Day eta Expo espazioaren handitzea zein Bind 4.0 startupak dira biltzarraren berrikuntza nagusiak.
2019/10/11 - 12:53
Kutxabankeko hainbat bezerok mezuak jaso dituzte 'phishing' saiakerekin
Finantza erakundeak azpimarratu duenez, ez da kaltedunik izan. Gogorarazi du Kutxabankek ez dituela inoiz sarbide-gakoak modu horretara eskatzen.
2019/08/29 - 22:28
Nafarroako Ogasunaren zerbitzu batek zibererasoa jasan duela esan du Foru Gobernuak
Dena dela, gaizkileek ez dute herritarren datu pribaturik ezta Administrazioaren inolako informaziorik lortu, Foru exekutiboak jakinarazi duenez.
2019/05/14 - 11:43
Hackerrek Whatsappen erabiltzaileen telefonoetara sartzea lortu dute
Facebooken konpainiak aplikazioaren azken bertsioa jaisteko eskatu die munduan dituen 1.500 milioi erabiltzaileei.
2018/11/22 - 12:28
Indarkeria matxista sare sozialetan: ukabilkada digitalak
Irainak, mehatxuak, ziberjazarpena, sextortsioa… Kalean bezala, sarean ere indarkeria sexistaren jomuga dira emakumeak. Horri aurre eginez, feministek euren espazio birtuala eraiki dute.
2018/11/13 - 18:10
EAEko 40 enpresa eta erakunde 'CEO iruzurra'ren biktima izan dira 2018an
Kaltetutako enpresako goi-karguren baten posta elektronikora sartzen saiatzen dira iruzurgileak. Horretarako, ordenagailuak kutsatu edo "phising" teknikak erabiltzen dituzte.
2018/11/05 - 22:29
Euskadi, zibersegurtasunaren erreferente
Teknologia berrien garapenak “aukera eta erronka berriak” dakarrela nabarmendu dute 'Basque Cybersecurity Day' ekitaldian, baina “arriskuak eta mehatxuak ere” ekarri dezakeela ohartarazi dute.
2018/11/05 - 19:23
Euskal enpresen % 85ek baliabide gehiago bideratu nahi dituzte zibersegurtasunera
Teknologia berrien garapenak “aukera eta erronka berriak” dakarrela nabarmendu dute 'Basque Cybersecurity Day' ekitaldian, baina “arriskuak eta mehatxuak ere” ekarri dezakeela ohartarazi dute.
2018/10/05 - 09:35
Herbehereek eta Erresuma Batuak zibererasoak egitea egotzi diote Errusiari
Europar Batasunak eta NATOk salaketarekin bat egin dute. Errusiak, ostera, akusazioak ukatu ditu.
2018/09/28 - 23:02
Facebook sare sozialeko 50 milioi konturi eragin die eraso batek
Hackerrek informazio pribatua bereganatu ahal izan dute; izan ere, erabiltzaileak izango balira bezala sartu dira. “Segurtasun arazoa” iragan asteartean antzeman zuten erraldoiaren ingeniariek.
2018/07/26 - 17:10
Teknologia berrien zaleek bat egin dute Euskal Encounterraren 26. edizioan
Topaketak ostegun honetan ireki ditu ateak, eta lau egunetan 8.000 parte hartzaile eta milaka bisitari espero dituzte bertan. Aurtengo gai nagusia zibersegurtasuna da.
2018/07/25 - 13:10
Zibersegurtasuna, Euskal Encounterraren gai nagusia
Ostegunetik igandera, BECen paratuko dituzten 5.000 ordenagailu postu pasatxoek 'hegan' egingo dute segundoko 60 gigabyteko abiaduran.
2018/07/18 - 20:53
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroak bere ateak zabaldu ditu Miñaon
Hala ere, BCSC 2017ko urritik dago martxan. Aurtengo lehen sei hileotan, 6.041 ziberdelituren berri eman dute Euskadin.
2018/06/22 - 13:35
Euskadi izango da buru Europako lankidetza publiko-pribatuan, zibersegurtasunean
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroaren zuzendaria den Javier Dieguez aukeratu du Europako Zibersegurtasun Erakundeak Lankidetza Batzordeko Europako eskualdeen ordezkari izateko.
2018/06/18 - 14:30
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak .EUS domeinuak zibermehatxuetatik babestuko ditu
PuntuEUS fundazioak jakinarazi duenez, 'ekimen aitzindaria da, eta horri esker, .EUS munduko domeinu seguruenetakoa izango da'.
2018/05/16 - 11:37
Industriaren etorkizuna bermatzeko zibererasoei aurre egin behar zaie
Euskadik erreferente izan nahi du Europan informazio eta komunikazio teknologia berrien esparruan, aspegitura kritikoen babes maila handitzeko.
2018/04/19 - 18:38
Zibersegurtasun zikloa eskainiko du Durangoko ikastetxe batek
Enpresek gero eta gehiago eskatzen duten zerbitzua da, ordenagailuz egiten diren erasoek kalte handiak sortzen baitituzte, 840 milioi euro inguru, iaz, Euskadin.
2018/04/11 - 18:04
“Despacito” abestia YouTubetik desagertu da zibereraso baten ondorioz
Besteak beste, Daddy Yankee eta Shakiraren kantak ezabatu ditu hacker talde batek, plataformako bideoklip ikusienarekin batera.
2018/03/27 - 18:49
Crhistofer Wylie, Facebookeko eskandalua argitara eman zuen gizona
Crhistofer Wyliek Cambridge Anayitika elkartean lan egin zuen, Faecebookeko datuak erabiliz Trumpen eta Brexitaren alde kanpaina egiteko, baina une batean legez kanpoko ekintzak zirela esan du.