Zibererasoak
2017/06/15 - 17:50
Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa irailean zabalduko dute, Miñaon
Zentro horren helburua enpresei eta azpiegitura kritikoei babesa ematea eta eraso informatikoak gertatuz gero azkar eta ongi erantzutea izango da.
2017/06/15 - 17:22
Irailean abiatuko da Miñaon enpresa eta azpiegiturei laguntza emateko
Milioi terdiko aurrekontua izango du urtean eta 6 langile. Aurrera begira nazioarteko zentro sarean sartzeko helburua du. Ertzaintzarekin konektatuta egongo da.
2017/06/08 - 23:15
Al Jazirak zibererasoa jaso du inguruko herrialdeen blokeoaren erdian
Interneten zabaldutako ohar batean azaldu duenez, eraso informatikoak ez du 'online' sarea "kolokan jarri".
2017/05/14 - 16:07
Dagoeneko 200.000 zibereraso erregistratu dira, 150 herrialdetan
Astelehen honetan eraso gehiago erregistratu daitezke, langile asko lanera bueltatzen baitira. 'Sekula ikusi gabeko zibererasoa da', Europoleko zuzendariaren hitzetan.
2017/05/13 - 14:57
Zibersegurtasun zentro bat jarriko du martxan 'laster' Eusko Jaurlaritzak
Arantxa Tapiak onartu duenez, 'hondamena' izango zitekeen ostiralean izandako zibererasoak, esate baterako, Euskotren edota ospitaleetako zerbitzuei eragin izan balie.
2017/05/12 - 19:37
Zibereraso masiboa, mundu zabalean barrena
Telefonicaren kontra Espainian egindako erasoa mundu osora zabaldu da, eta Erresuma Batua, Estatu Batuak, Txina, Errusia, Italia edo Turkia bezalako herrialdeetako sistema informatikoak kutsatu dira.
2017/05/12 - 18:05
Zer da ransomware eraso bat?
Ransomwareak Windows sistema eragilea erabiltzen duten ordenagailuetako artxiboak zifratu eta konputagailu horiek konektatuta dauden unitate sareak kutsatzen ditu.
2015/06/05 - 10:55
Eraso zibernetikoa, 4 milioi funtzionarioren datu pertsonalen aurka
Interneten bidez egindako erasoaren atzean ziber-pirata txinatarrak egon daitezkeela diote ikertzaileek. FBI ari da orain kasua ikertzen.
2014/12/26 - 16:20
Atzo beste ziber-eraso bat gertatu zen Microsoft eta Sonyren aurka
Erasoek 'The Interview' filmaren estreinaldiarekin zerikusia izan lezakete. Ipar Koreako buruzagiari buruzko parodia da AEBetan estreinatutako filma.
2014/12/26 - 11:50
PlayStation eta Xbox kontsolen sareko zerbitzuei eraso diete
Hacker talde batek konexio arazoak eragin ditu bi plataformetan Eguberri egunean. Sony etxeak 'The Interview' filma babestu izanarekin eduki dezake harremana erasoak.
2014/04/10 - 11:05
Akats informatiko larri batek agerian utzi ditu milioika pasahitz
OPEN SSL eta HTTPS sistemei eragin die. Facebook, Google, Yahoo, Amazon eta beste webgune garrantzitsu batzuetako erabiltzaileen pasahitzak 'hacker'ek eskuratzeko moduan egon dira hainbat urtez.
2014/03/14 - 12:22
Eraso larria jasan du Kremlinaren web orriak
Otsailaren 1ean onartutako “Lugovói legeari” esker oposizioko hainbat webgune blokeatu ditu Errusiako gobernuak.
2013/02/02 - 13:10
Eraso 'sofistikatu' batekin hackeatu dute Twitter
Litekeena da sare sozial honetako 250.000 erabiltzaileri posta elektronikoko helbideak nahiz pasahitzen bertsio ezkutatuak lapurtu izana.