Zientzia
2024/06/27 - 19:40
Txinak Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du datozen hamarkadetan
Txinak bere espazio programa berria iragarri du, eta datozen hamarkadetan Ilargia, Marte eta Jupiter esploratzeko asmoa du. Hurrengo misioak Ilargian izango direla aurreratu dute, ingurumenaren eta satelitearen poloko baliabideen esplorazioa.
2024/06/21 - 21:00
Itsasgunek itsas ikerketaren eta iraunkortasunaren abangoardian jarri du EHU
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) 'Itsasgunea' inauguratu du, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eraikinean (Portugalete, Bizkaia) egoitza duen itsas ezagutza ikertzeko eta transmititzeko diziplina anitzeko gunea.
2024/06/19 - 23:17
Gerardo Ceballos: 'Zibilizazioaren kolapsoa egongo da eta baliteke 100-150 urtetan gizateria desagertzea'
Gerardo Ceballos zientzialari mexikarrak 'Fronteras del Conocimiento BBVA Fundazioa' saria jaso du Ekologiaren eta Kontserbazioaren Biologiaren kategorian, 'Espezieen Seigarren Desagertze Handiaren' garrantzia kuantifikatzeagatik.
2024/06/15 - 17:55
K.o. I. mendeko aldare bat aurkitu dute Larunben, Larrahe jainko baskoiari eskainitakoa
Latinez idatzitako eta Valeria Vitellak sinatutako testu bat du aldareak. Erromatar garaian ere jainko indigena baskoiak gurtzen zituztela erakusten du piezak.
2024/06/11 - 17:14
Eureka! Zientzia Museoak 2026an itxiko ditu ateak, eta Tabakalerak hartuko du horren lekukoa
Espazio berria Tabakalerako 0, 1 eta 4. solairuetan egongo da, eta erakusketarako, inspiraziorako, prestakuntzarako eta elkarlanerako guneak izango ditu. Udazkenean irekiko ditu ateak.
2024/06/11 - 15:19
Atenea espazioak jarraipena emango dio Tabakaleran Eureka Zientzia Museoari 2026tik aurrera
Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriak 15 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du 2026ko udazkenean Tabakaleran Atenea espazio berria abian jartzeko. Horrek jarraipena emango dio Eureka Zientzia Museoari, eta urte horretako lehen seihilekoan itxiko da Miramongo museoa.
2024/05/20 - 15:02
Ikerketa proiektuetarako tomografo konputarizatua erosi du EHUk
Gailu honekin objektu baten irudi ugari lortu daitezke X izpien bidez, ondoren, zehaztasun handiko 3 dimentsiotako irudiak osatu ahal izateko. Bereizmen handia duen Estatuko tomografo bakarra da eta 1,5 milioi euroko kostua izan du.
2024/05/19 - 14:03
'National Geographic Explorer' ontzia Pasaian porturatu da
Poloetara bidaiak egiten dituen ontzi horretan, 131 bidaiari (ikerlariak eta turistak) eta 88 tripulatzaile doaz. Vilagarcia de Arousatik (Galizia) dator, eta 14:00ak arte egongo da Pasaiako badian. Bordelera abiatuko da ondoren.
2024/05/17 - 09:01
Birusak, bakteriak... inguru guztia mikroorganismoz betea daukagu
Askotan bakteria eta birusei buruzko albisteak iristen zaizkigu, baina horrelako zenbat ditugu gure inguruan? Non daude? Kaltegarriak dira denak? Galdera hauen erantzunen bila abiatu gara.
2024/05/17 - 09:00
Nola egin aurre etxean ugaltzen zaizkigun mikroorganismoei?
EHUko Farmazia Fakultateko Mikrobiologia irakaslea eta ikerlaria da Irati Martinez Malax-Etxebarria. Obsesionatu gabe, baina etxea garbi mantentzearekin mikroorganismoak neurrira mantenduko ditugula argi du. Sukaldean eta komunean aritzeko gomendio batzuk eman dizkigu.
2024/05/17 - 09:00
''Betidanik egon dira mikroorganismoak gure artean eta batzuk beharrezkoak ditugu''
Irati Martinez Malax-Etxebarria mikrobiologo eta irakaslearekin aritu gara izaki bizidun hauei buruz. Gizakia baino lehenagotik daude Lur planetan eta horietako batzuk beharrezkoak dira hainbat ekosistemaren iraupenerako.
2024/05/16 - 11:04
''Argia oraindik misterio bat da guretzako: unibertsoaren % 4 bakarrik ezagutzen dugu''
Gaur Argiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Eneko Axpe fisikoarekin izan gara, argiaren inguruko bitxikeriak ezagutzeko.
2024/05/12 - 19:20
Hil egin da duela bi hilabete genetikoki eraldatutako txerri baten giltzurruna transplantatu zioten gizona
Massachusettseko Ospitale Orokorrak jakitera eman duenez, ez dago heriotza transplantearen ondorioz gertatu dela esateko zantzurik. Gizonak 62 urte zituen.
2024/05/11 - 23:20
Italiako Ponza Film Awardsen saritu berri duten 'Erresistente' dokumentala, Primeran plataforman ikusgai
Bego Zubia Gallastegiren dokumentalak antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen arazoa jorratzen du. Elhuyarrek ekoitzi du eta EITBk ere parte hartu du bertan.
2024/05/11 - 18:50
Azken 20 urteotako aurora boreal bizienak ikusi ahal izan ditugu Euskal Herrian
Aurora borealek mundua liluratu dute, baita Euskal Herria ere. Zer dela eta ikusi ahal izan da fenomeno eder hori hain hegoaldean? Aranzadi Elkarteak azalpen zientifikoa eman digu.
2024/05/07 - 10:06
Albiste izango dira: Legebiltzarra osatzeko data, Israelen bonbardaketa Rafahn eta QUANTUMatter
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/04 - 14:02
Solar Orbiterrek eguzkiaren koroaren irudi ikusgarriak grabatu ditu
Zunda europarrak izarraren behe atmosferaren eta kanpo koroaren arteko trantsizioa grabatu zuen irailean, eta bertan ikus daiteke gas distiratsuenak, beroenak, osatzen duen koroa-goroldioa.
2024/05/02 - 18:43
EHUk 252 milioi lortu ditu azken bost urteetan ikerketa lanari esker
Horrela, 3.400 ikertzailek 257 taldetan lan egiten dute, 2019an baino % 14 gehiago. EHU Euskadiko lehen erakunde ikertzailea da, eta jarduera horretan Espainiako lehen bederatzi unibertsitateen artean dago.
2024/04/25 - 18:04
Echenique: ''Nire lanari eta EHUri egindako aitortza kolektibo bat da''
Pedro Miguel Echenique euskal zientzialaririk ospetsuenak eta nazioartekoenak beste aitortza bat jaso du gaur. Madrilgo Unibertsitate Autonomoak doctor Honoris Kausa izendatu du. Fisikariak urte luzeetan egindako ikerlana eta bere ibilbide akademikoa aitortu dituzte.
2024/04/16 - 16:51
Hirugihar beganoa, txuletak inprimatzeko makina... Food 4 Future-k elikagaien etorkizuna erakutsi du BECen
Hiru egunetan zehar, Elikagaien eta Edarien Industriari zuzendutako mundu mailako ekitaldirik garrantzitsuena ospatuko da BECen.