Zuberoa
2022/02/16 - 11:11
Ostalaritzan eta gaueko aisialdian neurriak arindu dituzte Ipar Euskal Herrian
Abendutik itxita dauden dantzalekuek ateak zabalduko dituzte, eta taberna barruetan zutik kontsumitu ahalko da. Kontzertuak ere zutunik entzun ahalko dira.
2022/02/13 - 16:28
Eskumen gehiago nahi ditu Euskal Hirigune Elkargoak, Ipar Euskal Herriaren erronkei aurre egiteko
Euskal Hirigune Elkargoak bost urte bete dituenean, Jean-Rene Etchegaray presidenteak garbi du zeintzuk diren lehentasunak, lurraldearen garapenerako: etxebizitza eta hezkuntza.
2022/02/12 - 18:41
EAren zuzendaritzak buruzagia aukeratzeko primariorik ez egotea proposatu du
Sektore kritikoak salatu du "aldebakarrez" hartutako erabakia dela, eta "aurrez aurreko" kongresua eskatu du, "hautetsontziekin".
2022/01/29 - 14:35
"Herri gogoa berpiztu" eta "sarea indartu" nahi ditu Gure Eskuk 'Pirinioetako Bidea' ekimenarekin
Erabakitzeko eskubidearen alde lanean ari diren Euskal Herriko eta Kataluniako herri mugimenduek elkarrekin antolatu duten lehendabiziko mobilizazioa da. Uztailaren 2an izango da ekimena, 'Pirinioetako Bidea' izenpean.
2022/01/24 - 07:12
Txertatze ziurtagiria derrigorrezkoa da jada Iparraldean leku gehienetan sartzeko
Kontseilu Konstituzionalaren oniritziaren ostean, astelehen honetan sartu da legea indarrean. Garraio eta espazio publiko gehienetan erakutsi beharko da agiria.
2022/01/23 - 15:24
Txerto pasea eskatuko dute Ipar Euskal Herrian astelehen honetatik aurrera
Hirugarren dosia jaso beharko da ziurtagiria eskuratzeko. Neurriak eragiten dien esparruetan ez dute uste aldaketa handirik ekarriko duenik. Hegoaldeko herritarrei ere eragingo die neurriak.
2022/01/22 - 15:40
EH Bildu sektore berrietara zabaltzeko apustua egin du Sortuk, erakundeetan agintea lortzeko
Arkaitz Rodriguezek idazkari nagusi izaten jarraituko du, bere taldeak % 89ko babesa jaso baitu barne hauteskundeetan. David Pla ETAko kide ohiak paper garrantzitsua izango du Nazio Kontseilu horretan.
2022/01/22 - 15:39
Ezustekorik ez Sorturen Kongresuan, eta Arkaitz Rodriguez berretsi dute karguan
16 gizonek eta 14 emakumek osatuko dute zuzendaritza berria. Aro berri baten hasiera iragarri dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan egindako ekitaldian.
2022/01/21 - 19:53
Sortuk bere zuzendaritza berria izendatuko du larunbat honetan
Sortuk "indarrak batzeko" eta Euskal Herriaren independentzia lortzeko bere "konpromisoa berresteko" baliatu nahi du larunbateko biltzarra. Ekitaldian Herrigaia ponentzian jasotako "erronka nagusiak" eta "datozen urteetarako asmoak" azalduko dituzte.
2022/01/20 - 20:41
Neurri murriztaile gehienak otsailean indarrik gabe geratuko dira Ipar Euskal Herrian
Otsailaren 2tik aurrera, aforo murrizketak desagertuko dira publikoak zutunik egoteko aukera baldin badu; gutxienez hiru egun astean telelana ez da derrigorrezkoa izango, orain arte bezala; ezta musukoa aire librean eramatea ere.
2022/01/19 - 12:26
eitb.eus-en ikusgai daude jada Korrikaren ibilbidea eta bilatzailea
22. Korrikak herriz herri egingo duen bidea eitb.eus webgunean ikus daiteke gaurtik aurrera. Gainera, tokian tokiko bilaketak egiteko aukera dago bertan, bilatzaileari esker. Korrika zuen herritik noiz eta zer ordutan pasatuko den jakin nahi al duzue?
2022/01/16 - 23:40
Hasi dira Maskaradak Ipar Euskal Herrian
Atharratzen umorea izan da nagusi inauterien hasieran. Ehunka pertsona bertaratu dira inauterietako ikuskizunaz gozatzera.
2022/01/16 - 21:38
Frantziako Asanblada Nazionalak txertoa inposatu du bizitza sozialerako eta bidaiatzeko
Aurreko osasun ziurtagiria (txertoak edo proba negatiboa) ordezkatuko du lege berriak, eta aurrerantzean hiru dosi hartzea edo gaixotasuna gainditu eta bi ziztada hartzea eskatuko dute.
2022/01/16 - 18:12
ARGAZKI GALERIA: Abian dira 2022ko maskaradak
Gaur Atharratzen hasi eta apirilaren 17an Gamere Zihigan amaituko dira 2022ko maskaradak. Asteburuz asteburu, Zuberoako hamabi herri bisitatuko dituzte Atharratze eta Alozeko gazteek.
2022/01/10 - 18:45
Hainbat ibaik gainezka egin dute eta zenbait errepide moztuta geratu dira, euri-jasaren ondorioz
Alerta meteorologikoa eguerdian amaitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta arratsaldean Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Euskalmeten arabera, datozen orduetan euri gutxiago izango dugu.
2022/01/03 - 16:13
Erabakitzeko eskubidearen alde daude hiru euskal herritarretik bi, Naziometroaren arabera
Hain zuzen ere, EAEko herritarren % 64,4, nafarren % 62,5 eta Ipar Euskal Herriko herritarren % 60,6 agertu da horren alde, 600 galdekaturen artean jasotako datuetan oinarrituta, Naziometroaren hirugarren neurketak ondorioztatu duenez.
2022/01/01 - 18:47
Musukoa derrigorrezkoa izango da 6 urtetik gorako haurrentzat astelehenetik aurrera Iparraldean
Barrualdeei bakarrik eragiten die neurriak, eta jarduera artistikoak eta fisikoak egiten dituzten lekuetan ere ez dute derrigor erabili beharko.
2021/12/31 - 13:36
2021ean bost emakume hil dituzte Euskal Herrian euren bikotekide edo bikotekide ohiek
Hilketa matxistak Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Lapurdin eta Nafarroan gertatu dira.
2021/12/18 - 14:06
Burujabetzarako bideari ekiteko tresnak eskatu dizkie Gure Eskuk erakundeei
Arantzazuko Adierazpena aurkeztu du, gaur, erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendu herritarrak. Gizarte zibilari "inplikazioa" eskatu dio.
2021/12/13 - 09:02
Nafarroa hegoaldeko hainbat errepide itxita daude oraindik, ura tarteko
Bypassa dago A-15ean Cadreita parean eta urak hartu du erreietako bat Castejon parean. Tuteran itxita dago Ebroko zubitik hirira sartzeko bidea.