Barnealdeetan maskararen derrigortasuna kendu dute eta covid ziurtagiria desagertu egin da Ipar Euskal Herrian
Covid-19aren pandemiari aurre egiteko bidean, urrats garrantzitsua emango du gaurko honetan Ipar Euskal Herriak; izan ere, neurriak nabarmen arinduko dituzte. Bi dira, hain zuzen ere, gaurtik aurrera desagertuko diren murrizketak: batetik, maskara ez da derrigorrezkoa izango barnealdeetan, eta, bestetik, covid pasaportea ez dute inon eskatuko. Ostatu, zinema-areto, museo zein antzokietan, beraz, ez da inolako ziurtagiririk beharko.
Azken bi asteetan, txertatze agiria erakustea nahitaezkoa zen lekuetan soilik zegoen baimenduta musukorik gabe sartzea, baina orain denera zabaldu da neurria: administraziora, lantegietara eta merkataritzara, besteak beste. Horren aurrean pozik agertu dira herritarrak, normaltasuna gertuago ikusten baitute.
Ikastetxeetan ere izango du eragina neurriak arintzeak, maila guztietako ikasle eta irakasleek maskararik gabe egoteko aukera izango baitute gaurdanik.
Bada, ordea, salbuespenik. Erietxeetako gaixoek, bisitariek eta beharginek maskara erabili beharko dute oraindik ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko