Zumaia
2017/11/02 - 13:35
Abian da udaltzain izateko lehen LEP bateratua: 72 lanpostu 12 herritarako
1.286 pertsona aurkeztu dira, izena emanda zuten 2.180etatik. plazak Bilbo, Getxo, Santurtzi, Zarautz, Arrasate, Pasaia, Zumaia, Galdakao, Abadiño, Mungia, Arrigorriaga eta Basaurin beteko dira.
2017/10/09 - 12:18
Nerea Ibarzabal, irabazle Zumaiako final-laurdenean
Azaroaren 4an Maule-Lextarren jokatuko den finalaurrekorako tokia lortu du Markina-Xemeingoak. Datorren larunbatean jokatuko da Tolosako Beotibar pilotalekuan azken final laurdena.
2017/09/25 - 13:27
Zumaiako arrantza-ontzi bat Pasaiara eraman dute kroskoan zuloa egin ostean
“Berriz Patxiku” itsasbazterreko ontziak ur-bide handia egin du, oraindik ez dakite nola gertatu den, baina bederatzi tripulatzaileak onik daude.
2017/09/22 - 21:09
Zumaiako portuan atzemandako droga ontziaren aurkako epaiketa hasi da
2011n belaontzi bat ia 600 kilo kokainarekin atzeman zuten. Bederatzi akusatuetatik bat ez da agertu, eta auzi-ihesean dagoela ebatzi dute.
2017/09/07 - 16:31
Zumaiako Dominguez familia, 60ko hamarkadan desagertutako ume baten bila
Gurasoek gaur deklaratu dute lehen aldiz, bai eta erietxean ama artatu zuen emaginak ere. Familiak froga garrantzitsua du: haurraren heriotzaren ziurtagiria 1960koa da, eta jaiotza 1963an izan zen.
2017/09/01 - 14:24
HBOk Rocadragonen sekretuak azaldu ditu lehen kapituluaren 'making of'ean
"Bidaia geologikoa" egin zuten euskal kostaldean egon zirenean, azaldu dute. Euskal flyscharen moldeak egin eta kobazuloaren platoa eta Rocadragoneko tronua egiteko erabili zituzten, besteak beste.
2017/08/31 - 09:17
Udaltzain izateko 72 lanpostuko LEPa Euskadin: epea, zabalduta
EAEko 12 udalerritan handituko dituzte Udaltzaingoan langileen kopurua, egingo den lehen prozesu publiko bateratuan. Izena emateko epea urriaren 1ean bukatuko da.
2017/07/22 - 12:30
Zarautzen eta Zumaian hainbat lapurreta egin dituen talde bat desegin dute
Ertzaintzak egindako ikerketaren arabera, baliteke lapurtutakoak 50.000 euroko balioa izatea. Guztira 52 lapurreta egotzi dizkiete lapurrei.
2017/07/06 - 19:47
Xey altzari enpresako langileek greba mugagabean jarraituko dute
Langileek bilera eskatu diote Eusko Jaurlaritzari; izan ere, enpresaren akziodunetako bat da eta konponbide bat bilatzeko exijituko diote.
2017/07/06 - 12:40
Xey altzari enpresa itxiko duela iragarri du zuzendaritzak
Guztira, 170 langile ditu, horietatik 140 inguru Oikiako (Zumaia) lantegian.
2017/07/04 - 18:42
Pertsona bat hil da Zestoan izandako zirkulazio istripu batean
Gainera, beste bat larri zauritu da. Lur orotarako ibilgailu batek eta auto batek talka egin dute GI-631 errepidean.
2017/07/03 - 19:30
Adineko bi pertsona hilda topatu dituzte Zumaiako etxebizitza batean
Biktimak 76 eta 85 urteko gizon-emakumeak dira. Antza, egunak zeramatzaten hilda.
2017/06/15 - 22:25
14 lagun atxilotu dituzte EAEn, lau tona haxix atzeman ostean
Guardia Zibilak Marokotik Espainiako Estatura haxixa sartzen zuten bi talde desegin ditu, eta guztira 26 dira atxilotuak.
2017/06/01 - 20:51
Gurutze Gorriko 170 sorosle izango dira Gipuzkoako hondartzetan, udan
Hondartza denboraldia ekainaren 3an hasiko da Orion eta ekainaren 15ean Hondarribian, Zarautzen, Getarian, Zumaian, Deban eta Mutrikun.
2017/05/18 - 17:18
Zumaian egingo du mundu osorako argindarra sortzeko motor berri bat
2 megavateko potentzia du, efizientea da, emisio gutxikoa eta txikia, enpresaren datuen arabera. 2018an 30 edo 4o ekoiztuko dituzte. 23 milioi euro inbertitu dituzte Zumaian
2017/05/18 - 14:49
Siemensek Euskadin ekoitziko ditu gasezko bere motor berriak
Zumaian duen lantegian egingo ditu, eta 'erreferente' bat izango dira esparru horretan.
2017/05/07 - 15:25
Gure Esku Dagoren maiatzaren 7ko galdeketen emaitzak, herriz herri
247.812 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 63.237 herritarrek eman dute botoa (% 25,52).
2017/05/07 - 11:01
% 25,52ko parte-hartzea izan da Gure Esku Dagoren galdeketetan
Gure Esku Dago plataformak emandako datuen arabera, 63.237 pertsonak eman dute botoa igandeko galdeketetan.
2017/05/05 - 20:54
250.000 herritar daude deituta GEDren igandeko galdeketetan parte hartzera
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 51 udalerritan eta auzo batean erabakitzeko eskubidearen gaineko herri-galdeketak egingo dituzte igande honetan.
2017/04/22 - 23:01
Euskal Herriko 50 udalerritan galdeketak egingo dituzte maiatzaren 7an
Gure Esku Dagoren esanetan, egun horretan Euskal Herrian orain arte egin den 'inoizko galdeketen olaturik handiena' egingo da.