Zumaia
2016/10/18 - 22:00
'Game Of Thrones' Barrikan da jada, misterioan murgilduta
Asteazken honetan hasiko dira grabatzen Muriolako hondartzan, eta ostegunetik larunbata arte izango dira Gaztelugatxen. Aktoreek Bilbon hartu dute ostatu.
2016/10/10 - 13:22
Ilara luzeak Zumaian, 'Games of Thrones'en castingean parte hartzeko
Mila pertsona baino gehiago ilaran izan dira. 20 eta 50 urte bitarteko eta 1,78 metrotik gorako gizonezkoen bila ari dira.
2016/10/10 - 12:51
Hasi da Zumaian 'Game of Thrones' telesailaren kastinga
Ilara luzea sortu dute kastingera aurkeztuko diren gizonek. Zumaian, 200 figurante behar dituzte. Baldintzen artean, gizonezkoak izatea eta 178-195 zentimetro inguruko altuera izatea, besteak beste.
2016/10/05 - 16:30
Itzurun hondartza, 'Game of thrones'eko gaztelu bilakatuta
Urriaren 24an hasiko dira grabatzen Zumaian telesail ospetsu hori; bitartean, hondartza prestatzen ari dira, itxura egokia har dezan.
2016/10/04 - 17:16
GipuzkoAround: Gipuzkoako herri guztiak, 6 minutuan
GipuzkoAround Proiektuak bideoa egin du, Gipuzkoako herri guztiak erakustea xede. Lurralde horretako edertasuna islatzen du.
2016/10/03 - 16:00
'Game of thrones' telesailaren taldea Zumaian da
Grabazioa ez da hasiko urriaren 26ra arte, baina azpiegitura ari dira prestatzen astelehen honetatik, hau da, hilaren 3tik.
2016/10/03 - 13:38
'Games of Thrones' grabatzeko muntaketa lanak hasi dituzte Zumaian
Grabaketak urriaren 26an hasiko badira ere, gaurtik aurrera grabaketarako beharrezkoa den azpiegitura jartzen hasiko dira Itzurungo hondartzan eta flyscharen inguruan.
2016/09/05 - 18:38
Ilara luzeak Zumaian, 'Game of Thrones'en lan egiteko
Ateak ireki baino lehen, 200 pertsona zain zueden jada, telesail ospetsuko lan-poltsan izena emateko.
2016/08/31 - 22:54
Emakumeek ezingo dute parte hartu 'Game of Thrones'en castingean
Castinga kudeatzen duen enpresak iragarri du gizonezkoak baino ez dituztela behar izango figurante modura.
2016/08/31 - 00:59
'Game of Thrones'erako lan-poltsa irailaren 5ean irekiko dute, Zumaian
Interesa dutenek sei orduko tartea izango dute, 11:00etatik 17:00etara, izena emateko. Lorezainak behar dituzte atrezzorako, eta zama, garbiketa eta segurtasun lanetarako.
2016/08/22 - 14:51
Gipuzkoako telefono-zenbaki berriek 843 aurrezenbakia izango dute
Probintzian beti erabilitako 943 hasiera duten zenbakiak amaitzen ari dira.
2016/08/08 - 17:37
Badira 150 urte Mari handia itsasoan ito zela
Zumaiak pelikularako moduko pertsonaia galanta du: Mari, duela 150 urte arrantzaleak enbatatik atera nahian ito zen marinela. Historialariak Mari-ren inguruan datu gehiago bildu nahian dabiltza
2016/08/08 - 11:31
Joxe Mari Kortari omenaldia Zumaian, 16 urte geroago
Hamar minutuko elkarretaratze isila egin dute, eta musikarekin amaitu da. ETAk Korta 2000ko abuztuaren 8an hil zuen, lapa-bonba bat bere ibilgailuan jarrita.
2016/07/31 - 11:09
Zortzigarren denboraldiarekin amaituko da 'Game of Thrones' telesaila
HBO telebista kateko programazio buruak onartu du telesailaren prekuela edota hortik eratorritako beste proiektu bat (spin-off) egiteko negoziatzen ari direla.
2016/07/19 - 16:41
Flysch fenomenoaren ibilbidea, Zumaian
Flysch izeneko fenomenoak sortutako paisaia harrigarriez gozatzeko aukera ematen du euskal kostaldean, Zumaian besteak beste. Ikusi eitb.eus-en erabiltzaileen argazki hauek.
2016/07/19 - 15:44
Itzurungo hondartzan eta Gaztelugatxen filmatuko dute 'Game of Thrones'
Baiztapena heldu da. Euskadin,Zumaiako hondartzan eta Bermeon, San Juan Gaztelugatxen grabatuko dituzte urrian serie arrakastatsuaren zazpigarren ataleko zatiak.
2016/07/19 - 14:30
'Game of Thrones'ek Gaztelugatx ingurua hautatu du grabaketarako
Filmazioa urrian hasiko dute, eta, zeregin horretarako, 400 pertsonako talde teknikoa etorriko da Bermeora.
2016/07/19 - 11:33
Urriaren 26an hasiko dira 'Game of Thrones' grabatzen Zumaian
Oier Korta alkateak iragarri duenez, Itzurungo hondartza 6 egunez egongo da itxita, bertan muntaia handia egingo baitute telesaila grabatzeko.
2016/07/18 - 20:49
Baieztatuta: 'Game of Thrones' Zumaian eta Bermeon filmatuko dute
HBO telebista-kateak baieztatu egin ditu denboraldi berriko eszenatokiak zeintzuk izango diren.
2016/07/18 - 18:39
Zumaiak 'Game of Thrones'-en planen berri emango du astearte honetan
Udalak prentsaurrekoa deitu du, telesail ospetsuaren filmatze planak baieztatzeko.