Ilara luzeak Zumaian, 'Games of Thrones'en castingean parte hartzeko
Mila pertsona baino gehiago ilaran izan dira gaur, Zumaian (Gipuzkoa), ‘Game of Thrones’ telesailerako figuranteak aukeratzeko probak egiteko.
Goizeko hamarretan hasi dituzte Zumaian figuranteak aukeratzeko probak. Ateak ireki baino lehen, ilara luzea zegoen Kultur Etxearen kanpoaldean, eta batzuek kalean pasatu dute gau osoa; izan ere, arduradunek esana zuten baldintzak betetzen dituzten lehen 200 gizonak hartuko zituztela. Hala, asko probak egin barik lotu dira.
Castinga egiteko ardura duen ModExpor enpresak azaldu duenez, gizonezkoak bakarrik aukeratuko dituzte oraingoan "gidoiak aginduta gizonezkoak bakarrik behar direlako".
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte hautagaiek: 20 eta 50 urte bitartean izan behar dituzte, sasoiko egon behar dute, eta altu samarrak izan behar dute, 1,78 metrotik gorakoak.
Halaber, larruazal zurikoak, mediterraneo edota kaukasoar itxurakoak izan beharko dute. Bertaratzen direnek praka motzetan eta mahuka laburreko elastikoa jantzita joan beharko dute, izterrak eta besoak ondo erakusteko. Gainera, ez dute tatuajerik izan behar.
Aukeratzen dituzten hautagaiek prest egon behar dute urriaren 21etik 30era bitartean Zumaian eta Bermeon izango diren filmazio lanetan parte hartzeko. Egun bakoitzeko 54 euro irabaziko dituzte.
‘Game of Thrones’ek Zumaian egiten duen bigarren hautaketa da, irailaren 5ean lan poltsa zabaldu ondoren, segurtasun, garbiketa, karga eta deskarga, lorezaintza eta attrezzo lanetarako.
Zurrumurruak
Kontratatzen dituzten pertsonek bete beharko duten paperari buruzko zurrumurruak asko dira telesaileko jarraitzaileen artean. Besteak beste, khaleesi Daenerys Targaryenen jarraitzaileak diren ‘dothraki’ hordako kideak edo Asha Greyjoyk eta Theon haren anaiak zuzenduko dituen burdinaren semeak izango direla diote askok.
Hala ere, HBOk Euskadiko kostaldea Daenerys Targaryenen lehorreratzea grabatzeko aukeratu izana da euskal zaleen itxaropena, gertakari erabakigarria baita telesailean.
Horrela, ‘Game of Thrones’eko beste grabaketa leku batzuekin gertatu bezala, euskal kostaldea telesaileko jarraitzaileen jomuga bihurtuko litzateke.
tuko litzateke. tuko litzateke.Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak