Ilara luzeak Zumaian, 'Game of Thrones'en lan egiteko
Jada hilabete pasatu da Udalak Game of Thrones telesail ospetsua Zumaiara joango dela jakinarazi zuenetik, eta, orduz geroztik, asko izan dira horretan parte hartzeko interesa azaldu dutenak. Hori dela eta, gaur lan-poltsa zabaldu dute, hainbat lanpostu betetzeko.
Hala, telesailaren ekoizpenean parte hartu nahi dutenek Alondegian izena eman ahal izan dute 11:00etatik 17:00etara. Bertaratzen direnek fitxategi bat bete behar izan dute euren ezaugarri eta datu pertsonalak emanez, eta ekoizlea bera arduratuko da behin betiko hautaketa prozesua gauzatzeaz.
Udalak uztailean iragarri zuen moduan, pertsona asko beharko dira askotariko lanak betetzeko. Lan-poltsaren baitan, atrezzorako lorezain postuak zein zamalanetarako, garbiketarako eta segurtasunerako postuak ere eskainiko dituzte. Azken horren kasuan, segurtasunari dagokionez, zenbait postu betetzeko, titulu profesionalaren agiria (TIP) eskatuko da.
Ilara luzeak eratu dira, eta Alondegiko ateak ireki baino lehen, 200 pertsona zain zueden jada.
Halaber, Udalak jakinarazi duenez, figurante bezala parte hartu nahi dutenek ModExpor-en webgunera jo beharko dute. Bertan, castingaz arduratzen den enpresak datozen egunetan iragarriko du izena emateko epea eta hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko bete beharreko gainerako baldintzak eta ezaugarriak zein diren.
zein diren.Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak