Koldo Almandoz: “Gorroto ditut pertsonaia jator eta hunkigarriak, eta pertsonak ere bai”
Nerea Garcia, Hondar ahoak seriean (Koldo Almandoz, 2020) ezagutu genuen ikertzailea, ez dago bere onenean. Etxean gotortuta bizi da Ertzaintzatik kaleratu zutenetik, inguruarekiko distantzia ironiko batera bilduta, baina nagusi ohiak berarengana joko du, serieko hiltzaile bat hainbat emakume hiltzen ari baita Bilbon, erritu itxurako erasoetan.
Hondar ahoakeko Ondarroatik Bilboko ertzetara, Itsasadarraren hegi geografikora eta hiriko periferia sozialetara, egin du Koldo Almandoz zuzendariak (Donostia, 1973) jarraipen honetan. Erritmoa bizkortu eta ikuslearentzako pistak ugaritu ditu, gainera, Zeru ahoaken, aurrekariarekin erkatuta.
Pista horiek guztiek ikuslea Garcia (Nagore Aranburu aurten Sail Ofizialeko lau lanetan agertzen den aktoreak maisuki gorpuztuta) boterearen estoldetara eramango duen ikerketan koka dadin balioko dute, noski, publikoa ikerketaren hari narratibo tenkatuan gidatzeko helduleku gisara, basque noir lan honek generoari eska dakiokeen guztia ematen baitu, ase arte: estetika iluna, tentsioa, ustel jotzen duten susmoak, gehiagorako gogoz uzten dizuten kapitulu amaierak, ustekabeko sigi-saga dramatikoak…
Horrez gain, nolanahi den, noir hori basque egiten duen geruza nabarmentzen da Zeru ahoaken; erreferentziak hemen pentsatuta daude, hemengo ikusleentzat, artelanen unibertsaltasuna gorabehera. Ikusleak Pello Lizarralderen, Garazi Arrularen eta Pasoliniren euskarazko liburuekin topo egingo du, zesta puntako jokalariekin, Anariren zein Benito Letxundiren musikarekin, Ertzaintzarekin, Berri Txarraken leloekin, langile prekarioek garraiatzen dituzten motxila karratu iragazgaitzekin eta aurrean Administrazioan Euskaraz dioen idazkuna duela lehen hitza erdaraz botatzen duen administrari euskaldunarekin, mandoaren klik batera ditugun lanetan ikusi ohi ditugun Times Squareko argien, New Orleanseko paduren, Tom Waitsen musikaren, donutsen, zigarroen (Nerea Garcia, ordea, bapeatzaile sutsua da) eta FBIaren plaken ordez.
Koldo Almandozekin hitz egin dugu, euskal iruditeria sortzen laguntzen, elikatzen, sendotzen eta ohoratzen duen serieaz. Sail Ofizialean ikusiko da ETBren parte-hartzea duen lana, lehiatik kanpo, eta datorren astetik aurrera ETB1en eta PRIMERANen.
Hondar ahoaken ondoren dator Zeru ahoak. Zertan baldintzatu du horrek prozesuan?
Hondar ahoak amaitu ostean, Zeru Ahoak izan denaren argumentua zirriborratu nuen, nolabait. Hasiera batean, pentsatzen nuen nahiko segidan egiteko aukera izango zela, baina ez zen gertatu. Bost urte igaro dira, eta horrek distantzia bat ezartzen du nahitaez.
Izpiritu bera dutela esango nuke, baina oraingoan tonua eta erritmoa azeleratu dira. Ez nuen modeloa errepikatu nahi. Arriskatu beharra zegoen. Erronka berria eta aurrerapauso bat izan zedin nahi nuen, batez ere traman eta pertsonaien eraikuntzan.
Hondar ahoak naifagoa dela esango nuke, eta Zeru ahoak, konplexuagoa.
Halako batean, bestsellerak eta errealitatea aurrez aurre jartzen ditu pertsonaietako batek. Zelako harremana izan duzu, generoko lan honetan, sinesgarritasunarekin, egiantzekotasunarekin, errealismoarekin, errealitatearekin eta fikzioarekin?
Nerea García pertsonaiak batean eta bestean azpimarratzen du “hori serietan soilik gertatzen da” edo “txosten horrek bestsellerra dirudi”.
Gustatzen zait bat-batean pertsonaia kontziente izatea bere fikziozko izaeraz. Laugarren pareta haustea bezalakoa da, eta, dirudienaren kontra, pertsonaia errealistagoa egiten du, ikuslearen pare jartzen duelako.
Atsegin dut genero beltza. Gaur egun, zineman eta serieetan beti egoten da kausa argi bat, aldarrikapen moralki eztabaidaezina edo agendako gai bat.
Generoak ahalbidetzen du gizarte gaiez hitz egitea, baina pankarta beti aurrean gabe. Modu ez zuzenean. Horrenbeste errepikatutako eta hain agerian egindako aldarriek indarra galdu dutela uste dut. Egiten dituenaren promozio kanpaina bihurtu dira.
Genero beltzak, pudorea ahalbidetzen du. Diskrezioarekin eta autokritikarekin batera, desagertzear dagoen portaera bat.
Aurreko elkarrizketa batean, Hondar ahoaken parte hartu zenutenen borondateak eta ilusioak eskasia material eta denbora aldekoak estali zituztela esan zenuten. Aldatu dira baldintza horiek bigarren honetarako?
Hondar ahoak errepikaezina den mirari bat izan zen. Lantaldeak eskuzabal jokatu zuen, baina argitu nahi dut denek kobratu genuela konbeniotik gora. Ez zen lan amateurra izan.
Zeru ahoaken, babes gehiago izan dugu. ETB hasieratik izan da gure partaide, baina oso justu ibili gara eta gauza batzuk hobeto egin zitezkeen euskarazko fikzioa bultzatu beharko luketenen babes gehiago izan izan bagenu.
Batzuetan iruditzen zait plataformen logoen lilurak nahastu egiten dituela gure agintarien helburu eta estrategiak. Duela lau urte lau astean egin genuena, bost astean egin dugu orain. Hobeto? Bai. Nahikoa? Ez. Horregatik lantaldeak egin duen lanarekin harro nago, eta gurekin izan duten leialtasunarekin oso eskertuta.
Nerea García ikertzailearen pertsonaia garatzeko parada eman dizu bigarren istorio honek. Zelan joan zaio Nereari urte hauetan guztietan? Nola aurkituko dute Hondar ahoak ikusi zutenek?
Bada, bost urte igaro dira. Ertzaintzatik kaleratu zuten, Bilboko pisu batean bizi da, eta apenas ateratzen da etxetik. Ez dago bere onenean.
Mantentzen du bere nortasun sarkastiko eta zorrotza, baina baditu beste dependentzia eta ahultasun batzuk. Benetan pasatu diren bost urteak errespetatu ditugu, eta uste dut pertsonaiei eta istorioari mesede egiten dietela begizulo eta zimurrek.
Nolako harremana duzu zure pertsonaiekin? Nerearen kasuan, esaterako, ikusleari haren portaera ulergarri egiteko informazioa ematen zaio, baina ez da gozatzen halabeharrez, publikoak maita dezan, adibidez. Nola zaintzen du sortzaileak “aitatxoaren” lilura eta “epailearen” herra, berak sortutako pertsonaien aurrean?
Suposatzen dut egile bakoitzak bere pertsonaia kuttun edo gustukoa sortzen duela. Nerea Garciak asko du niretik, eta uste dut asko eman diola Nagore Aranburuk ere.
Ez da sinpatikoegia, marmartia da, eta, aldi berean, lotsatia. Bere buruarekin gupidagabea, eta besteenarekin, ere bai. Ez da zoriontsua, eta asumituta dauka. Ironiak eta umore beltzak salbatzen du.
Nire mantretako bat beti da pertsonaiak maitatzeak ez duela esan nahi guztia barkatu behar diegunik. Egia esan, gorroto ditut pertsonaia jator eta hunkigarriak. Eta pertsonak ere bai. Bizitza osoa inbertitzen dutenak guztien gustuko izaten beren hileta egunean eliza jendez betetzeko.
Generoaren konbentzioek ezartzen duten hezurduraren barruan, mami pertsonalago eta sakonago bat ageri da seriean, ikurrez, sinboloz eta keinuz betea. Nola josten dira bi mundu horiek elkarrekin?
Nire ustez, berebizikoak dira keinu eta erreferentzia horiek, Zeru ahoak euskal ikusleei zuzentzen zaielako. Ilusio izugarria egiten dit seriea munduan barna zabaltzeak, baina guretzat dago egina; horregatik, gure erreferenteak behar ditu.
Ezinbestekoa da gure kosmologia propioa izatea, eta autoerreferentzialtasuna. Horrek bihurtzen du Zeru ahoak lan berezi eta bereizgarria.
Adibidez, koltxoiarenak, Berri Txarraken esaldia dirudienak (“Jaio. Lana. Hil” margotuta duen koltxoi bat agertzen da, gorpu baten ondoan), badu beste geruza bat: Ismael Iglesias artista durangarraren obrari eginiko omenaldia da. Urteak eman ditu Bilbo eta inguruetako kaleetan lagatako koltxoiak esprai arrosaz pintatzen lelo eta bere burutazioekin.
Eta bide batez gureak ere badira, geureratu ditugulako, Genet, Passolini edota Spider Man, euskaldunak munduan eta gaur egunean bizi garelako, eta ez soilik Mitoaroan, kar-kar.
Zinemaldiko Sail Ofizialerako hautatu dute Zeru ahoak. Ez duzu lehen aldia Zinemaldian, ezta gutxiago ere eta… Nola hartzen duzu aukeraketa hori? Zer esanahi du zuretzat eta zer emango dio lanari?
Serieak nolabaiteko “maila” zinematografikoa duela bermatzen du Zinemaldian egoteak. Horrelako serie txiki batentzat garrantzitsua da horrelako erakusleiho bat izatea. Normalki, ez da horrelako aukerarik izaten. Ikusgarritasuna ematen dio lanari, eta lan hori egin dugunoi.
Telesaila pantaila handian eta osorik ikusiko da Donostian, lau atalak jarraian, hasi eta buka. Telesail tripakaden eta serieak mobilean abiadura bikoitzean ikusten diren garaian, nola ikusteko dago sortua Zeru ahoak?
Pelikulak geroz eta luzeagoak dira. Nire aburuz, gehiegi. Ez dut ulertzen nola nahiago dugun aretoetan jendea aspertu, gogoz utzi baino.
Baina kasu honetan, begira, mesede egiten digu. Zeru ahoakek bi ordu eta erdi pasatxo irauten du ,osotara. The Brutalist baino ordubete gutxiago da, eta egungo pelikula handien iraupenaren antzekoa.
Zer beste pelikula edo serie ez zenuke galdu nahiko Zinemaldiko programaziotik?
Oso lanpetuta nabil, eta ez dut apenas begiratu programazioa. Saiatzen naiz gauza berriak ikusten, Sail Ofizialekoak, New Directors sailekoak, Zabaltegikoak eta ziklo berezietakoak.
Niri, Zinemaldiak, aspaldidanik eta ia urtero, deskubrimendu ederrak egiten dizkit: komedia italiar klasikoari eskainitako bi ziklo liluragarri haiek; Kore Edaren After Life ederra; 2001. urtean Lucrecia Martel eta bere La Ciénaga ikusi nituenekoa…
Baduzu beste proiekturik esku artean?
Bai. Lanpetuta nabilenarena ez zen gezurra. Urri amaieran pelikula bat filmatu behar dugu, eta aurrekoizpen prozesuan gaude. Une delikatua da, eta lan asko daukagu oraindik egiteko.
Pelikula garaikidea izango da. Bizitzan benetan garrantzitsuak diren gauza txiki horietaz hitz egingo du, baina sermoirik eman gabe, eta tonu entretenigarrian.
*Zeru ahoak igandean, irailak 28, estreinatuko da, ETB1en eta PRIMERANen
Ça pourrait t'intéresser
Orlando Bloom, Marion Cotillard et Jeremy Irons seront au Festival
Outre les créanciers du prix Donostia Wener Herzog et Naomi Watts, Brad Pitt, Noemie Merlant, Martin McDonagh, Cristian Mungiu, Pawel Pawlikowski et Ira Sachs, président du jury officiel, entre autres, arriveront à Donostia.
Danny Boyle ouvre une Exhibition de Venise qui regarde attentivement son temps
Le coup de guerre et la crise climatique se glisseront sur les écrans du festival italien. Dans la section officielle, la directrice de Trainspotting, une coproduction basque dirigée par Nani Moretti, Hirokazu Koreeda, Florian Zeller et Werner Herzog, entre autres, ainsi que la danoise égyptienne May el-Toukhy et l'israélienne Rachel Szor, se disputeront deux femmes dans 21 films.
Classiques La section du Festival reprend "Le désenchantement" et "Ander eta Yul"
La section du Festival projettera les longs métrages de Milos Forman, Pere Portabella, Jacques Tati, Fernando Trueba, Agnès Varda et José Giovanni. En outre, le Festival récompensera pour la première fois la meilleure musique.
"Six mois dans le bâtiment rose avec bleu" remporte le prix Sebastiane Latino
L'association des lesbiennes, gays, bisexuels trans et intersexuels du Pays Basque a décerné le prix au long métrage du scénariste et réalisateur mexicain Brumo Santamaria Razo.
Naomi Watts reçoit le prix Donostia du Festival
Watts rejoint le réalisateur, scénariste, producteur et acteur allemand Werner Herzog dans la liste des lauréats des prix Donostia de la 74e édition.
L'acteur José Ramón Soroiz recevra le prix Zinemira cette année
Le Festival et l'EPE-IBAIA rendront hommage à l'acteur José Ramón Soroiz lors du Grand Gala du Cinéma Basque qui se tiendra le 22 septembre au Théâtre Victoria Eugenia.
Films remarquables du cinéma basque au Festival
Au total, 31 productions basques participeront aux différentes sections de la 74 édition du Festival, dont 19 se disputeront le Prix Irizar au Cinéma Basque.
Premières images de "Azken agurra" : sortie de la bande-annonce du nouveau film de Koldo Almandoz
Le drame existentialiste tourné en basque tourne autour de la vie et de la mort, combinant ironie, tendresse et humour. Mis en scène par Iñigo Azpitarte et Izaro Nieto, respectivement propriétaire d'une entreprise organisatrice d'funérailles civiles et jeune stagiaire. "Azken agurra" est présenté à la Section Officielle du Festival, dans le cadre des Projections Spéciales, et est le troisième long métrage de Koldo Almandoz, après Sipo Phantasma et Oreina. Il s'agit d'une coproduction de Garabi Films et Txintxua Films par l'intermédiaire de Frakasa Films AIE et a bénéficié du soutien et de la participation d'EITB du gouvernement basque, de la Députation Foral de Gipuzkoa.
La terreur basque, au-delà du Festival
Ce texte a été traduit automatiquement, elle peut contenir des erreurs ou des inexactitudes.
Le Cinéma Culinary, avec quatre premières mondiales, voyage dans les cuisines d'Andalousie, de Majorque et du Japon
Les billets pour les films et les dîners seront mis en vente ce vendredi 28 août à 10 heures par les canaux habituels.