Guggenheim museoko garbitzaileek ituna lortu eta 9 hilabete baino gehiagoko greba bertan behera utzi dute
Amaitu da Guggenheim Bilbao Museoko garbitzaileen greba. Langileen ordezkari sindikalek (ELA) akordioa erdietsi dute Ferrovial enpresarekin (berak du zerbitzuaren esleipena) eta, oro har, % 20ko soldata igoera izango dute. Gainera, aurrerantzean ez da lanaldi partzialik izango. ELAk ohar batean eman du akordioaren nondik norakoen berri.
Adostutakoaren arabera, museoa garbitzen duten 18 emakumezkoei % 20 handituko diete soldata 2024ra arte, mailaka. Hots, 23.500 eurotik gorako soldata gordinak izango dituzte 2024rako. Horrez gain, lanaldi partzialak desagertuko dira, eta, hortaz, aurrerantzean, behargin guztiek lanaldi osoa izango dute. Horrek esan nahi du lanaldi partziala zuten langileek % 46ko soldata igoera izango dutela bi urte barru.
Halaber, lan-kargak eta denbora neurtuko dituzte gehiegizko lan-kargak saihesteko. Hala, museoak zehaztutako kalitate eta eskakizunen arabera egingo da lan-banaketa hori, zenbat langile behar diren aldez aurretik zehaztuta.
Era berean, errelebo-kontratua gauzatzeko xehetasunak jaso dira, baita lizentzia, baimen eta atsedenaldietan hobekuntzak ere.
Langileek 2021eko ekainean abiatu zituzten lanuzteak, bi helburu nagusirekin, ELAren arabera: beharginen lan-baldintzak hobetuko zituen hitzarmena lortzea, eta emakumezkoek sektore berean aritzen diren gizonezkoen aldean pairatzen duten soldata-arrakalaren aurka egitea.
Sindikatuaren esanetan, "borroka hau ELAren prekarietatearen eta soldata arrakalaren aurkako borrokan kokatzen da. ELAren helburua da 18.000 eurotik beherako soldatak desagerraraztea, batik bat emakumeei egiten zaizkien lanaldi partzialeko kontratuak luzatuz, besteak beste, eta lan-osasunaren inguruko hobekuntzak ere bermatuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela azaldu ondoren. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko ere baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.