Urruntzen gaituzten zifrak: Soldata arrakalaren erradiografia Euskadin
Emakume batek 88 egun gehiago egin behar ditu lan gizon batek beste irabazteko. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) soldata arrakalaren inguruan dauden datu berrienek (2019, INE, Soldata Azpiegituraren Inkesta) hala uzten dute agerian. Izan ere, urtero emakumezkoek gizonezkoek baino 6.331 euro gutxiago jasotzen dituzte batez beste, hots, % 19,5 gutxiago kobratzen dute. Ezberdintasun ez da ia aldatu azken 10 urteotan (2009an, 6.497 eurokoa zen) eta ia lau puntu jaitsi da (duela hamarkada bat % 23koa zen). Bilakaera geldo bezain positibo horrek berdintasuna lortzeko politika publikoei eusteko beharra azalarazten du.
Eusko Jaurlaritzak berak prest du soldata arraila murrizteko 2022-2025 aldirako Ekintza Plan Operatiboa, eta laster onartuko du.
Baikorragoa da datua ordu bakoitzeko irabazia kontuan hartuta (urteko batez besteko soldatarekin batera erreferentziako adierazlea da). 2019an, orduko batez besteko irabazia 20,5 eurokoa zen gizasemeen kasuan, eta 18,5 eurokoa, emakumeen kasuan. Hau da, lehenengoek bigarrenek baino % 9,5 gehiago eramaten zuten sakelera. 2009ko datuekin alderatuta, alde nabarmena dago: orduko hartan halako bi zen portzentajea (% 18,2 ).
EAEko adierazlea (9,5) Europar Batasuneko batezbestekotik behera dago (2019an, 14,1ekoa zen), baita Espainiako Estatuko datuaren azpitik (11,9), eta areago Frantziako Estatukoarekin erkatuta (16,5). Soldata arrailaren bilakaerak hobera egin du Europar Batasunean, baina oso modu geldoan. Hori horrela, azken bost urteotan bi puntu baino gutxiago txikitu da (2014an, 15,7koa zen batezbestekoa).
Badira datu deigarriak: Alemania edo Finlandia herrialde garatuetan, esaterako, arraila handia dute, % 19 eta 16koa, hurrenez hurren. Ifrentzuan, Italia (4,7), Errumania (3,3) edo Luxemburgo (1,3) berdinzaleen artean daude.
Zeintzuk faktorek eragiten dute arraila?
Soldata arrakalak egiturazko izaera du, eta arrazoi anitzak. Dena dela, diskriminazio matxistaren eta sistema heteropatriarkalaren logikaren ardatzean mugitzen dira ia denak.
Erreportaje honetan bildutako datuek ez dituzte etxeko eta zaintza lanen isildutako ekonomia kontuan hartzen. Lanok emakumeak egin ohi dituzte, ez dute gizartearen aintzatespenik eta ez daude diruz ordainduta. Hala, gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala are handiagoa da. Gainera, gurpil zoroa eratzen da halakoetan, emakume asko ez direlako lan merkatuan sartzen ezin dutelako kontziliazioa bateragarri egin.
Zaintza lanen erantzukidetasun falta horrek soldata ezberdintasunak ere sortzen ditu. Izan ere, emakume batzuek lanaldi partziala edo etenez betetako lan-bizitza izaten dute seme-alabak edo adinekoak zaindu ahal izateko.
Are gehiago, egoera horrek hilero jaso beharreko soldatan ez ezik, lanaldia bukatutakoan egindako jardunetan ere du isla. Emakumeek denbora gehiago ematen dute zaintza edo etxeko lanetan, eta gutxiago formazioan edo kirola egiten.
Emakumeak, lan baldintza kaskarragoekin
Aldi baterako kontratuak eta lanaldi partzialak ugariagoak dira emakumeen artean. 2020ko datuak hartuta, emakumeen % 26k eta gizonen % 19,2k zuten aldi baterako kontratua. Lanaldi partzialari dagokionez, lau emakumetik batek (% 25) zuen halako bat 2020an, eta gizonen % 6k baino ez zuten lanaldi partziala.
Okupazio tasari erreparatuta, emakumeena gizonena baino 8,5 puntu beherago zegoen duela bi urte ( % 45,7 eta % 54,4, hurrenez hurren), baina 2016tik puntu erdi egin du behera.
Okupazio segregazioak ere badu zeresana soldata arrailan. Ikasketetan atzematen den joera da. Izan ere, emakume gehiago daude unibertsitatean (unibertsitarioen % 54 emakumezkoak dira). Goi mailako ikasketa horietan, gizonezkoak nagusi dira ingeniaritzan eta arkitekturan (% 72,3), eta emakumeak gehiengo dira osasun alorrekoetan (% 76).
Lanbide Heziketa, aldiz, oso maskulinizatuta dago, eta gizonezkoak % 60 inguru dira.
Lan eremuan, sektoreka atzematen da ezberdintasuna. Beharrean diren 10 emakumetik 9k zerbitzuetan egiten dute lan (oro har, soldata baxuagoekin) eta 10 gizonetik 8k industrian. Industrian eta eraikuntzan, emakumeen presentzia oso txikia da, % 21 eta % 11, hurrenez hurren.
Adierazgarriak dira, halaber, erantzukizun eta kualifikazio mailaren arabera jasotako soldataren ezberdintasunak. Adierazleek hobera egin dute azken hiru urteetan, baina arrakala bistakoa da. Arraila puztuta ageri da soldata txikiena duten horien artean: gizonek emakumeek baino % 40 gehiago kobratzen dute. Ehunekoa txikiago bada ere, erdibideko soldatetan ere badago aldea: gizonek batez beste 28.938 jasotzen dituzte; emakumeek, ia 8.500 euro gutxiago; hots, soldata arrakala % 30ekoa da. Soldata altuetan, emakumeek gutxiago poltsikoratzen dute, baina aldea ez da hainbesterainokoa (% 18,4koa). Dena dela, kontuan hartu behar da emakume gutxiago daude ardura postuetan (kristalezko sabaiaren efektua).
Adinari erreparatuta, soldata ezberdintasun handienak 35-44 urtekoen artean daude (7.523 euroko aldea eta % 22,6ko arraila) eta 45-54 urtekoen artean (gizonek emakumeek baino 7.761 euro gehiago jasotzen dituzte). Kontrara, arrakala txikiagoa da 25 urtetik beherakoen artean (% 8) eta % 15ekoa da 55 urtetik gorakoen artean.
Nolanahi ere, adin tarte gehienetan positiboa izan da bilakaera 2016tik, eta aipatzeko modukoa da helduenen artean atzemandako 10 puntuko beherakada. Ifrentzuan, bada datu kezkagarri bat: gizonen eta emakumeen arteko soldata ezberdintasunak gora egin du 25-34 urtekoen artean (ia bi puntu 2016tik) .
Logikoa den gisan, kotizazio txikiago batek eragin zuzena du jaso beharreko pentsioan, eta hala, esparru horretan ere soldata arrakala agerian geratzen da. Gero eta emakume gehiagok jasotzen dute erretiro-pentsioa, baina oraindik gizonek baino gutxiago kobratzen dute (batez beste 658 euro gutxiago).
Horrez gain, emakumeen erdiek alargun-pentsioak jasotzen dituzte (diruz eskasagoak) eta gizonen % 96k, berriz, erretiro-pentsioa kobratzen dute.
Hori horrela, adina, ikasketa edo herrialdeak gorabehera, emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala egon badagoela esan daiteke oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.