Auto elektrikoak erosteko 7.000 €-rainoko laguntzak eskatu daitezke dagoeneko
Eusko Jaurlaritzak Moves III 2025 abian jarri du eta 14,9 milioi euro bideratu, mugikortasun elektrikoa sustatzeko eta autoak eta karga-puntuak erosteko dirulaguntzak emateko.
Eusko Jaurlaritzak gaur ireki du Moves III 2025 programaren dirulaguntzak eskatzeko epea. Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) webgunearen bidez, programak 7.000 eurorainoko dirulaguntzak eskaintzen ditu ibilgailu elektrikoa erosteko.
Guztira, 14,9 milioi euroko aurrekontua du programak, eta honela dago banatuta: 8,4 milioi ibilgailu elektriko berriak erosteko erabiliko dira, eta 6,5 milioi, karga-puntuak instalatzeko. Aurreikuspenen arabera, egitasmoari esker, Euskadin 2.000 ibilgailu elektriko gehiago ibiliko dira.
Dirulaguntzak atzeraeraginez eskatu ahal dira, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako erosketei aplikatu ahal izango zaizkie. Hala ere, enpresek ezin izango dituzte dirulaguntzak atzeraeraginez eskatuko.
Auto zaharra ez da derrigorrean txatar bihurtu beharko, baina hala eginez gero, dirulaguntzaren zenbatekoa handiagoa izango da. Hortaz, ibilgailu berriak txatartutako ibilgailu zaharra ordezkatuko badu, laguntzak gehienez ere 7.000 eurokoak izango dira, auto bakoitzeko.
Kargarako puntuak instalatzeko dirulaguntzei dagokienez, kostuaren % 70 jaso ahal izango da, eta ehunekoa handiagoa izango da talde espezifikoetan, hala nola taxilarien eta 5.000 biztanletik beherako udalerrien kasuetan. Laguntzak partikularrei, autonomoei, enpresei, administrazio publikoei eta jabe-erkidegoei zuzenduta daude, azken horiek garaje komunitarioetan enborreko aurreinstalazioak egiteko.
Mikel Jauregi Industria sailburuak azpimarratu duenez, neurriaren helburua da gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak erostea erraztea eta EAEko automobilgintzari laguntzea; izan ere, sektore horrek 40.000 lanpostu sortzen ditu: "Euskadin, berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen % 35 garraioak sortzen ditu. Ibilgailu elektrikoa gakoa da deskarbonizatzeko", esan du.
Moves III 2025 ez da bateragarria izango apiriletik martxan dagoen Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen programarekin. EGI programak dagoeneko 600 espediente izapidetu ditu, nahiz eta furgoneten alorrean eragin txikiagoa izan, sailburuak berak aitortu duenez.
Azken Moves planean, 18.000 eskaera onartu ziren: 7.800 laguntza eman ziren autoak erosteko, eta 6.700, karga-puntuak jartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian dira Eusko Jaurlaritzaren hileko 220 eurorainoko laguntzak adingabeak dituzten familia zaurgarrientzat
Gurutze Gorriak kudeatutako eta Europako funtsekin finantzatutako programak laguntza materiala eskainiko die bost kide edo gehiagoko familiei 2026ko abendura arte.
Guztira 3.764 pertsonak eman dute izena Ertzaintzaren 35. promozioko LEPrako
Horietatik 2.383 gizonak dira eta 1.381 emakumeak. Prozesuak, oposizio-fasean, lau fase izango ditu, guztiak derrigorrezkoak eta baztertzaileak.
Euskadik Gizarte Segurantzako afiliazio errekor historikoarekin itxi du 2025a
Hala ere, Euskadiko langabeziaren beherakada joera eten da 107.434 langaberekin, 2024an baino 54 gehiagorekin; Nafarroan, aldiz, 872 pertsonako jaitsiera izan du.
Trumpek petrolioaren merkatua kontrolatu nahi du, adituen arabera
Venezuela munduko petrolio-potentzia izan daiteke laster, nazioarteko enpresei lizentziak emanez gero, Trumpek aurreikusi bezala. Hala ere, urre beltza ez da helburu bakarra; izan ere, Latinoamerikako herrialdeak mineral, gas natural, nikel eta koltan erreserba handiak ere baditu.
Euriborra % 2,267ra igo da abenduan, baina jaitsi egin da urteko bilakaeran, Espainiako Bankuaren arabera
Martxotik izan duen tasarik altuena lortu du urte amaieran. Hala ere, urteko beherakadari esker, urtero berrikusten diren hipoteka aldakorren kuotak merkatuko dira, nahiz eta aurreko hilabeteetan baino apalago.
Autoen salmenta % 16,4 handitu da Euskadin 2025ean, baina dieselen salmentak % 45 murriztu dira
Abenduan, matrikulazioak % 5,7 murriztu dira Euskadin, 2.728 autoraino. Horien artean, 448 gasolina-auto (-%32,9) eta 65 diesel-auto (-%49,2). Beste erregaienak, berriz, % 5,58 handitu dira, 2.215 unitateraino.
Guggenheim Bilbaok 1,3 milioi bisitari baino gehiagorekin itxi du 2025a
Museoak 3.660 bisitari gehiago izan ditu, 2024ko datuekin alderatuta, eta bertaratutakoen % 90 atzerritik etorritakoak izan dira.
Eusko Jaurlaritzak 928.000 euro bideratuko ditu Euskadiko mahastiak modernizatzeko
Dirulaguntzak 105 hektarea baino gehiago berregituratzen eta birmoldatzen lagunduko du, "mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearen lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko".
Alokairuko etxebizitzen prezioa % 3,8 igo da Euskadin 2025ean, eta % 5,6 Nafarroan
Azken urtean, alokairuko etxebizitzen hileko errentek gora egin dute Hego Euskal Herria osoan. Nafarroa igo dira gehien (% 5,6), ondoren Bizkaia (% 4,5), Araba (% 4) eta, azkenik, Gipuzkoa (% 1,9). Batez besteko prezioaren koadroan, zerrendak bueltaerdi ematen du eta eta Gipuzkoa dago prezio-gailurrean (16,4 euro/m2); ondoren, Bizkaia (14,7 euro/m2), Araba (12,1 euro/m2) eta Nafarroa (11,1 euro/m2).
Talgok Uzbekistanen duen kontraturik handiena ziurtatu du, 80 milioikoa
Konpainiak hamar urteko akordioa sinatuko du herrialdeko trenbideen enpresa publikoarekin, sei Talgo 250 trenen mantentze integrala egiteko.