Iragarpena

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela

Pradalesek adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak eta erosketan parte hartzen ari diren gainerako akziodunek erabakia hartu dute jada. "Ayesa Donostian sortu eta garatu zen, eta bertan jarraitu behar du", esan du.

18:00 - 20:00

Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesa Digitalen egoitza Donostian egongo dela. Azken asteotan irekitako eztabaidari amaiera emanez adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak erabaki hori “adostu” du erosketa-operazioan parte hartzen ari diren gainerako akziodunekin.

EH Bilduk Eusko Legebiltzarrera eraman du gaia, eta bertan egin du iragarpena Pradalesek.

Lehendakaria itxaropentsu agertu da, eta esan du litekeena dela erosketa “datozen asteetan gauzatzea”. Horrekin batera, Ayesa Digitalen egoitzak Donostian jarraitu behar duen edo Bizkaira lekualdatu behar duen argitzeko, zera esan du: “Ayesa Euskadi Donostian sortu eta garatu zen; beraz, gobernu gisa uste dugu bere egoitzak Donostian jarraitu behar duela”.

Halaber, “Ayesaren operazioari esker gure herriak txapeldun teknologiko digital berri bat irabazten du eta etxera euskal proiektu bat erakartzen du”, erantsi du. Nolanahi ere, “zuhurtziaz” jokatu nahi izan du, enpresa eskuratzeko operazioa “oraindik ez baita amaitu”.

EH Bilduren kritikak

Bitartean, EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandianoren ustez, “ulertzen zaila da” Eusko Jaurlaritzako bazkideen artean (EAJ eta PSE-EE) Ayesaren dibisio digitalaren operazioari buruz “desadostasun” nabarmenak egotea.

Otxandianok azpimarratu duenez, operazio “handia” da, Eusko Jaurlaritzak 40 milioi eurorekin parte hartuko baitu. Hori dela eta, lehendakariaren “lidergoa” faltan bota du, eta adierazi du proiektu estrategiko honen “bideragarritasunaren inguruko ziurtasunak” eman behar dituela.

Mendozaren eta Insaustiren erreakzioa

Bestalde, lehendakariak iragarpena egin ondoren, Gipuzkoako ahaldun nagusi Eider Mendozak eta Donostiako alkate Jon Insaustik txalotu egin dute Ayesaren egoitzak Gipuzkoako hiriburuan jarraitzea, eta lurraldeen arteko “elkarlana”  nabarmendu dute.

Hedabideei egindako adierazpenetan, Mendozak azpimarratu du lehendakariak, Insaustik eta berak “herrialde ikuspegi bera” dutela, eta, beraz, lurraldeen arteko elkarlanean sinesten dutela.

Mendozaren esanetan, gainera, “ez zuen inolako zentzurik” enpresaren egoitza Donostiatik beste leku batera eramateak. “Beraz, Ayesa Euskadiren egoitza Donostian geratzea guztiz koherentea da. Logikoa da, eta lan handia egin dugu horren alde”, azaldu du.

Bestalde, Insaustiren aburuz, “aliantzek indartsuago eta eraginkorrago egiten dute Euskadi”, eta “emaitza onak ekartzen dituzte”. Horren adibide gisa aipatu ditu ordenagailu kuantikoa, minbizia sendatzeko prototerapia berria eta dorre kuantikoa bertan izatea.

PSE-EEren “poza”

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Jose Ignacio Asensiok, berriz, bere "poza" agertu du Ayesaren egoitzak Donostian jarraituko duelako. Horren arabera, "PSE-EEri esker" gertatuko da.

X sare sozialean zabaldutako mezu batean, Asensiok pozik hartu du Ayesaren egoitzak Gipuzkoako hiriburuan jarraitzea, eta hori "PSE-EEren jarrerari eta planteamenduei esker" izan dela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

La Fiscalía se opuso ya en enero al registro en Sidenor por la venta de acero a Israel
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Justiziak ez du onartu mediku gazatar bat Sidenorren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea, eta ez ditu kontuan hartuko Basauriko erregistroak

Akusazio partikularra erretiratu ostean, ezin izango dira Jose Antonio Jainaga eta beste bi zuzendari ikertu genozidio eta gizateriaren aurkako delituen konplize gisa. Siderurgia-enpresaren aurkako ikerketa zabalik dago Auzitegi Nazionalean, altzairua Israelgo enpresa batera esportatzeagatik, eta hori, ustez, armamentua fabrikatzeko erabiltzeagatik.

hurtado-mendoza-tasa turística
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tasa turistikoa Donostian: Hurtadok uste du ezinezkoa dela uda baino lehen ezartzea, eta Mendoza elkarrizketarako prest agertu da

Jon Insausti alkateak Donostiako tasa turistikoa uda aurretik ezartzea mahai gainean jarri ondotik, gaia pil-pilean dago: Javier Hurtado Turismo sailburuak Radio Euskadin adierazi du ez duela uste bideragarria denik 2027a baino lehen ezartzea, epe teknikoak direla eta. Bien bitartean, Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak Euskadi Irratian esan du Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidatuko dutela, akordio batera iristeko. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X