Iranek ohartarazi du eskualdeko merkataritza pasabideak itxiko dituela, AEBk Ormuzko blokeoa kentzen ez badu
Joan den larunbateko negoziazioak akordiorik gabe itxi ostean, Irango agintariek baieztatu dute AEBrekin mezuak trukatzen jarraitu dutela azken egunotan, Pakistan bitartekari dela.
Ormuzko itsasartea, MarineTraffic web orritik hartutako irudian. Argazkia: EFE
Persiar golkoan, Omango itsasoan eta Itsaso Gorrian merkataritza ontzi guztiei pasabidea itxiko diela mehatxu egin du Iranek, baldin eta Ameriketako Estatu Batuek Ormuzko itsasartean merkataritza eta petrolio ontziei ezarritako blokeoa bertan behera uzten ez badu.
"AEB erasotzaileak eta terroristak legez kanpoko blokeoari eusten badio, Irango Armada indartsuak esportazio eta inportazio orori ateak itxiko dizkio Persiar golkoan, Omango itsasoan eta Itsaso Gorrian", esan du Ali Abdollahi komandante iraniarrak, Tasnim berri agentziak zabaldu duenez.
Abdollahik adierazi du Etxe Zuria duela bi aste adostutako su-etena urratzen ari dela Ormuz blokeatu duelako.
Estatu Batuetako Indar Armatuen Aginte Zentralak asteartean jakinarazi zuen Irango portuak blokeatzen hasiko zela, eta herrialde horretako itsas-trafikoa "guztiz geldiaraziko" duela.
Bi egun lehenago, Irango Guardia Iraultzaileak ohartarazi zuen Ormuzko itsasartera hurbiltzen diren ontzi militarrei "irmo" erantzungo dietela.
Ormuzko itsasarteak Irango eta Omango kostaldeak banatzen ditu. Persiar golkoaren eta Omango golkoaren artean dago, eta munduko petrolio eta gas ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen dute hango uretatik. Hori dela eta, pasabide horrek garrantzi estrategiko handia du.
Mezu-trukea
Joan den larunbateko negoziazioak akordiorik gabe itxi ostean, Irango agintariek baieztatu dute AEBrekin mezuak trukatzen jarraitu dutela azken egunotan, Pakistan bitartekari dela, eta datozen orduotan bitartekari talde bat Teheranera joan litekeela gehitu dute, beste saiakera bat adosteko.
"Joan den igandean Irango ordezkaritza Teherandik itzuli zenetik gaur arte, mezu ugari trukatu dira, Pakistanen bidez. Gure jarrera oso argi geratu zen han, eta azken mezuetan ere hala geratu da", zehaztu du Ismail Bagaei Irango Atzerri Gaietako ministerioko eledunak, gaur egindako agerraldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.