Trumpek esan du Iran AEBrekin harremanetan jarri dela beste bilera-sorta bat egiteko
AEBk eta Iranek Pakistanen egin zituzten bake elkarrizketak akordiorik gabe amaitu ondoren, AEBko presidenteak Ormuzen kontrola hartzeko asmoa agertu zuen, eta Irango portuetara joandako eta handik irtendako ontziak geldiarazi ditu.
Ormuzko itsasarteko trafikoa apirilaren 13an, astelehena.
Donald Trump AEBko presidenteak astelehen honetan adierazi duenez, Iran harekin harremanetan jarri da, beste bilera-sorta bat egiteko. "Beste aldeak deitu digu", adierazi du Trumpek: "Akordio batera iritsi nahi dute, kosta ahala kosta".
Bitartean, Ormuzko itsasartean dabiltzan Irango itsasontziak "suntsitzeko" mehatxuari eusten dio Trumpek, AEBren blokeo-eremura hurbiltzen baldin badira. Iranek eta AEBk asteburuan Pakistanen izan zituzten bake negoziazioak emaitzarik eman gabe amaitu ostean, Ormuz erabat blokeatuko zuela iragarri zuen Trumpek.
Truth Social sare sozialean egindako argitalpen batean, Trumpek adierazi du Armadak Irango itsasontzi ia denak suntsitu zituela, baina "erasorako ontzi azkarrak" ez zituztela arriskutsutzat jo, eta ez zietela horiei erasorik egin. Orain, ordea, ontzi horiek desagerrarazteko prest agertu da, "narkotrafikatzaileen aurka erabilitako sistema bera" erabiliz.
Ormuz itsasartetik munduko itsas garraioaren % 20 inguru igarotzen zen AEBk eta Israelek Iran erasotzen hasi aurretik. Erasoei erantzunez Iranek itxi egin zuen itsasartea, eta ontzi batzuei baino ez die ematen igarotzeko baimena.
Trumpek igandean iragarri zuen AEBko Armadak itsasartearen kontrola hartuko zuela. Ondorioz, astelehenean, 16:00etan, indarrean sartu da Irango portuetatik irten zein horietara joateko asmoa duten "nazio guztietako" ontzi guztiei zuzendutako blokeoa.
Erresuma Batuko Itsas Merkataritzako Operazio Zentroak (UKMTO, ingelesezko siglak) astelehenean berri eman duenez, Ormuzko itsasartean Irango portuei ezarritako "murrizketen" inguruko informazioa jaso du.
Arratsaldean, behin blokeoa indarrean zela, bi petrolio-ontzik norabidea aldatu behar izan dute, MarineTraffic ontziak monitorizatzeko plataformak emandako informazioaren arabera.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak estatubatuarren blokeoa babestu du, eta Amerikako herrialdearekin "etengabeko koordinazioa" dutela adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.