Justiziak ez du onartu mediku gazatar bat Sidenorren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea, eta ez ditu kontuan hartuko Basauriko erregistroak
Akusazio partikularra erretiratu ostean, ezin izango dira Jose Antonio Jainaga eta beste bi zuzendari ikertu genozidio eta gizateriaren aurkako delituen konplize gisa. Siderurgia-enpresaren aurkako ikerketa zabalik dago Auzitegi Nazionalean, altzairua Israelgo enpresa batera esportatzeagatik, eta hori, ustez, armamentua fabrikatzeko erabiltzeagatik.
Sidenor erregistratu zuten unea. Argazkia: Europa Press
Espainiako Auzitegi Nazionalak errefusatu egin du Gazako mediku bat Sidenorren aurkako akusazio partikular gisa aurkeztea. Horrek genozidio eta gizateriaren aurkako delituak egozten zizkion siderurgia-enpresari eta, hartara, prozedurak kontrabandoko ustezko delitu egingo du aurrera, altzairua Israelgo enpresa bati esportatzeagatik.
Halaber, epaileak ez ditu kontuan hartuko Espainiako Polizia Nazionalak Basauriko lantegietan egindako miaketak, eta Sidenorren presidente Jose Antonio Jainagaren defentsak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baietsi du, besteak beste, orain baliogabetutako autoak "oinarrizko eskubide bat mugatzeko gutxieneko baldintzak" gainditzen ez dituela iritzita.
Autoaren arabera, "guztiz neurrigabea" da 2021eko urtarriletik 2025eko uztailaren 31ra bitarteko epeari buruzko dokumentazio-erregistroa zabaltzeko neurria, kereila 2024ko abuztutik 2025eko uztailera bitartean egindako altzairuzko esportazioetan oinarritzen baita.
Mediku gazatarraren kasuan, auzitegiak uste du gazatarra izateak ez duela egiaztatzen genozidioak zuzenean kalte egin dionik; eta ezinbesteko baldintza da hori, horrelako delituetan. Hori dela eta, auzitegiak azaldu du Fiskaltzak enpresari genozidio-delituak eta gizateriaren aurkako krimenak leporatu ahal dizkiola soilik, baina horrek ez du dagokion kereila jarri, horretarako zantzurik ez dagoela iritzita.
Sidenor siderurgia-enpresaren aurkako ikerketa zabalik dago Auzitegi Nazionalean, altzairua Israelgo enpresa bati esportatzeagatik eta hori, ustez, armamentua fabrikatzeko erabiltzeagatik. Gazako medikuak euskal enpresari leporatzen zizkion Palestinako herriaren aurkako genozidio eta gizateriaren aurkako delituak; hala ere, auzian parte hartzeari uko egin ondoren, kontrabandoko delitu bat ikertuko du prozedurak.
Joan den azaroaren 12an, Jainagak eta enpresako beste bi zuzendarik ikertu gisa deklaratu zuten Auzitegi Nazionalean. Jainagak adierazi zuenez, Sidenorrek ez zuen "inolako irregulartasunik egin Israeli saldutako altzairuarekin"; izan ere, enpresaburuaren arabera, Sidenorrek egin eta Israelera esportatutako altzairua ez zegoen "administrazioaren kontrol berezia behar zuten produktuen artean".
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.