Sidenor auziko epaileak "kriminalitate zantzu argiak" ikusi ditu
Enpresak Basaurin duen lantegiaren miaketarekin batera, Jainagaren eta merkataritza arloko hainbat langileren telefonoak eta posta elektronikoak kontrolatzeko baimena eman zuen epaileak, altzairuaren eroslea Israelgo arma fabrikatzaile bat zela bazekitela iritzita.
Francisco de Jorge Auzitegi Nazionaleko magistratu eta auzi horren epaile instruktoreak "kriminalitate zantzu argiak" ikusten ditu Jose Antonio Jainaga presidentearen eta gainerako auzipetuen jokabidean, uste baitu bazekitela Israelgo arma ekoizle batekin ari zirela negozioetan.
Sidenor enpresak Basaurin (Bizkaia) duen lantegia miatzeaz gain, Jainagaren eta merkataritza arloko hainbat langileren telefonoak eta posta elektronikoak kontrolatzeko baimena eman zuen, altzairuaren eroslea Israelgo arma fabrikatzaile bat zela bazekitela iritzita.
Epaileak egun horretan bertan jakinarazi zion Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari miaketa egiteko baimena ematen zuen autoa, eta ez zuen astirik izan aurkaratzeko. Horren aurrean, apelazio-errekurtsoa jartzea erabaki zuen, miaketa neurriz kanpokoa zelakoan.
Saldutako altzairu motak bete beharreko arauen gainetik, auzi horren instruktorearen ustez, auzipetuek bazekiten arma ekoizle batekin ari zirela negozioetan, eta Gazako gerra abian zela.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela