Sidenor auziko epaileak mediku palestinar bat onartu du biktima eta akusazio partikular gisa
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Francisco de Jorge Auzitegi Nazionaleko epaileak onartu egin du mediku gazatar bat akusazio partikular gisa jardutea, Israelek Gazan egindako genozidioaren biktima den heinean, Jose Antonio Jainaga Sidenorren presidentea eta enpresako beste bi zuzendari Israelgo arma-konpainia bati altzairua saltzeagatik zabaldutako auzian.
Auto batean argitu duenez, atzo mediku gazatarrak egindako agerraldiaren ondorioz hartu du erabakia de Jorge epaileak. Dioenez, "nahikoa egiaztatu" zen "Israelgo armadak Gazan egindako ekintzen biktima zuzena" zela.
Akusazio partikular horrekin, Sidenorreko hiru arduradunak kontrabando delituaz gain, genozidio delituaren, gizateriaren aurkako delituaren eta gatazka armatuaren kasuan babestutako pertsonen eta ondasunen aurkako delituan konplize gisa ikertu ahal izateko baldintza beteko litzateke. Fiskalak Sidenorreko erregistroak baliogabetzeko eskatua zuen, eta kontrabandoa ez beste delituen akusazioak erretiratzea, hain zuzen ere, baldintza hori betetzen ez zelako. Ikusteko dago, orain, ikerketak zer norabide hartuko duen.
Auzi horretan, Sidenorren presidente Jose Antonio Jainaga (Talgoren presidente izendatu berri dute) eta beste bi zuzendari ikertzen ari dira, delitu mardulak egotzita.
Joan den astean, epaileak miaketa agindu zuen Sidenorren egoitzan, Basaurin, Israel Military Industries (IMSI) enpresarekin zuen kontratuaren dokumentazioaren bila, hori ikertzeko asmoz.
Agindu eta ordu gutxira, Fiskaltzak apelazio-errekurtsoa jarri zion Zigor-arloko Salari, uste baitzuen ikertuek eskatutako dokumentazioa aurkeztu arte itxaron behar zuela, inputatu gisa deklaratu zutenean hori egiteko konpromisoa hartu baitzuten.
Errekurtso horretan, Ministerio Publikoak ebatzi zuen genozidio delituari dagokionez egindako eginbideak baliogabetu egin behar zirela, lege babesik ez zegoelako; izan ere, elkarte batek jarri zuen kereila, herri akusazio gisa, eta ez zegoen genozidio delituari buruz pertsonatutako akusazio partikularrik; hori beharrezkoa da.
Reffat Alathamma mediku gazatarraren deklarazioarekin, Gazako genozidioagatik deklaratu duen lehen palestinarra eta lehen biktima bera, oztopo hori gainditzea zen helburua, Alathammaren abokatuak kazetarien aurrean adierazi zuenez.
40 minutuz luzatu zen deklarazioan, medikuak kontatu zuen nola garatu ziren Gazako erasoak eta nola bizi ziren baldintza ankerretan Israelen erasoaldian; horrek frogatuko luke prozesuan biktima gisa katalogatu ahal dutela. Halaber, esan zuen haren ustez Gazan gertatzen ari zena genozidioa zela.
Gazan Europako Ospitaleko medikua zen Alathamma, eta primeran hitz egiten du espainiolez, Bolivian eta Argentinan bizi izan delako. Israelgo genozidioaren milaka biktimetako bat bezala aurkeztu zen epailearen aurrean, agerralditik irtendakoan azaldu zuenez.
Bere kontakizunaren ardatza Gazako gerran izandako bizipena izan zen. Duela 3 hilabete, Hamasen eta Israelgo Gobernuaren arteko su-etena aprobetxatu eta bertatik atera zen, emaztearekin eta sei seme-alabekin batera. Orain, Espainian asiloa lortu nahi du, eta mediku gisa lan egin. Horretarako, titulua homologatu diezaioten izapidetzen ari da.
Medikuak kontatu zuenez, Khan Yunis hirian bizi zen bonbak Gazan zehar eta lan egiten zuen ospitalean ere erortzen hasi zirenean. Azaldu zuenez, berez Zerrendaren erdialdean bizi bazen ere, hainbat lekualdatze jasan zituen, bai hegoaldera, bai iparraldera, gerra garaian.
Haren hitzetan, lan egiten zuen ospitaleari eraso egin eta hura arpilatu eta ebakuatu egin zuten, eta gaur egun "okupatuta" dago, Israelen kontrolpean dagoen eremu batean.
Kontatu zuen, halaber, gerraren ondorioz, mediku gisa karga handia zuela, eta ahalik eta lan gehien egin behar zuela, bere familia bonbardaketetatik babestu eta haiek elikatzeko moduak bilatzearekin batera.
Fiskaltza ez zen medikuaren deklarazioaren saioan egon.
Bestalde, Sidenorren aurka kereila jarri duen Comunitat Palestina de Catalunya-Terra Santa elkartearen bozeramaile batek prozedura judizialak "interferentziarik gabe" jarraitzea eta administrazio publikoek Sidenor kontratazio publikoko edozein prozesutatik eta dirulaguntzetatik kanpo uztea eskatu du, gertakariak argitu arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".