Voloteak txartelen prezioa erregaiaren kostuaren arabera igo eta jaitsi ahal izango du, 14 eurorainoko tartearekin, hegaldia baino astebete lehenago
Fair Travel Promise sistema berri eta aldakorraren bidez gehigarri finko tradizionalak ekidin nahi ditu konpainiak. Hala, airelineak txartelaren behin betiko salneurria erregaiaren prezioaren arabera doitzeko aukera izango du.
Volotea airelineak prezioak egokitzeko sistema aldagarri bat jarri du abian, Fair Travel Promise. Konpainiak iragarri duenez, sistemak ahalbidetuko du hegazkina aireratu baino astebete lehenagora arte txartelen salneurria egokitzea, une horretan erregaiak duen prezioa kontuan hartuta. Bidaiari bakoitzeko gehienez 14 eurorainoko aldaketak egin ahal izango ditu.
Erregaiaren prezioa etengabe ari da aldatzen, eta eredu berri horren bidez gehigarri finko tradizionalak aplikatzeari utzi nahi dio Volotea airelineak.
Noiz aplikatuko da?
Erregaiaren prezioa hegaldia baino 7 egun lehenago begiratuko da, eta orduan zehaztuko da txartelaren behin betiko prezioa.
Erregaiaren kostuak gora egiten badu, airelineak 14 eurorainoko gehigarria aplikatu ahal izango du bidaiari eta hegaldi bakoitzeko. Aitzitik, prezioek behera egiten badute, bezeroei zenbateko horretarainoko aldea itzultzeko konpromisoa hartu du konpainiak.
Bidaiariariek aukera izango dute, nahi izatera, hegaldia aldatu zein doan bertan behera uzteko, betiere aireratu baino 4 ordu lehenago.
Voloteak jakinarazi du martxoaren 16az geroztik ari direla sistema berria aplikatzen, eta bezeroen % 97k onartzea eta aurrera jarraitzea erabaki durela. Konpainiak esan du horrek erakusten duela ekimenak "bezeroen espektatibak betetzen dituela, eta prezio finkoen igoeren alternatiba justua" eskaintzen duela.
Airelinearen arabera, eredu berriak ikuspegi "berritzailea" eskaintzen du, eta "malgutasuna, bidezko tratua, aukeratzeko askatasuna eta gardentasuna" uztartzen ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.