Medikuek hiriburuetan egindako manifestazioekin eman dute amaitutzat estatutu propioa eskatzeko astebeteko greba
Parte-hartze handia egon dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin. Aldaketarik ez badago, grebaren bigarren astea martxoaren 16an hasiko da.
Hego Euskal Herriko medikuek manifestazioa egin dute gaur, ostirala, EAEko hiriburuetan, mediku eta fakultatiboentzat estatutu propioa eskatzeko. Beren beharrei buruz "lehen pertsonan" hitz egin ahal izatea eskatu diete administrazioei, beste profesional sanitario batzuek ez dituzten beharrak baitituzte.
Horrez gain eskatzen ari diren gauzen artean, besteak beste, sailkapen profesional berezia, asteko 35 orduko gehieneko lanaldia goizeko ordutegian, eta gainditzen den guztia lanalditik kanpokotzat hartzea, borondatez egitekoa eta ordaindutakoa izatea.
Bilbon, Donostian eta Gasteizen egindako mobilizazioekin amaitu dira medikuen sindikatuek deitutako lanuzte mugagabearen lehen bost egunak. Parte-hartzea handia izan dela ziurtatu dute, eta ezohikoa izan arren, zerbait lortzeko grebaren bidea azpimarratu besterik ez dutela egin.
Aldaketarik ez badago, bigarren greba astea martxoaren 16an hasiko da. Dena dela, Osasun sailburuaren hitzak baikor hartu dituzte, baina Osakidetzari ere egin dizkiote kritikak.
Eusko Jaurlaritzak zabaldutako informazioaren arabera, aste honetan Lehen Arretako eta Pediatriako 35.000 kontsulta geratu dira bertan behera, 25.000 hitzordu espezialistekin, 15.000 proba diagnostiko eta 1.400 ebakuntza inguru.
Aste honetan deitutako bost eguneko greba, ekainera bitartean deituta dagoen lehendabizikoa izan da. Hurrengo lanuzteak martxoaren 16tik 20ra, apirilaren 27tik 30era, maiatzaren 18tik 22ra eta ekainaren 15etik 19ra daude deituta.
Medikuekin negoziatzeko eskumena eskatu du Eusko Jaurlaritzak
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak erantzukizuna bere gain hartzeko eta estatutu marko propioaren negoziazioari heltzeko eskatu dio Espainiako Ministerioari.
Horrela egin ezean, autogobernua zabaldu eta medikuekin negoziatzeko eskumena Euskadirena izateko eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.