Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa, eta Eusko Legebiltzarreko kontrol saioa
Orain.eus atarian gaur albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 20an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Medikuen greba: Lan baldintza eta estatutu propioa eskatzeko, Hego Euskal Herriko medikuek aste honetarako deitutako bost greba egunetatik azkena dute gaurkoa. Greba deialdiarekin bat eginez, Medikuen sindikatuak manifestazio bateratuak deitu ditu Bilbon (Jesusen Bihotza), Donostian (Boulevard) eta Gasteizen (Bilbo plaza), 11:00etan.
- Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileen mobilizazioa: Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileek mobilizazio bateratua egingo dute iluntzean Amurrion (Araba), bi enpresek aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedienteek mehatxatutako 336 lanpostuak defendatzeko. Laudioko San Jose biribilgunetik abiatuko da, 19:00etanm bi lantegietako enpresa-batzordeek eta SOS Aiaraldea plataformak deitu duten mobilizazioa.
- Kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: 09:30etik aurrera, kontrol saioa egingo dute Eusko Legebiltzarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela