Asteburuko greba bertan behera utzi dute Gipuzkoako Avanzako langileek
Langileek greba egiteko eskubiderako "gutxieneko baldintzak" betetzen ez direla deitoratu du enpresa-batzordeak.
Avanza Gipuzkoako enpresa-batzordeak iragarri du bertan behera utzi duela hilabete hasitako greba mugagabea, langileek greba egiteko eskubidea erabili ahal izateko "gutxieneko baldintzak" betetzen ez direla iritzita.
Donostiako autobus geltokian egindako prentsaurrekoan, ordezkari sindikalek enpresaren jarrera eta Gipuzkoako Foru Aldundiak "ezjakinarena" egitea salatu dute, baita Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak sistematikoki ez betetzea ere.
Batzordearen arabera, Avanzak ez ditu Lan Ikuskaritzaren ebazpenak errespetatzen, eta ez du langileen behin-behinekotasuna murriztu, 230 langile finko eta 100 behin-behineko baino gehiago baititu, kontratazio-irizpide argirik gabe.
Sindikatu nagusiek (ELA, Aurrera eta LAB) ohartarazi dutenez, urritik aurrera beste greba mugagabe bat deitzea aztertzen ari dira, euren eskaerei erantzuten ez bazaie; besteak beste, aparteko orduen erabilera mugatzea, lanaldia murriztea eta hondatutzat jotzen dituzten ibilgailuak berritzea.
Kaleratzeko beldurra
"Inork ez digu jaramonik egiten", esan du Cristobal Argaña ELAko ordezkariak. Horrekin batera, asteburuko lanuzteak egon diren bitartean "Aldundiak gaueko zerbitzu bereziak iragarri" zituela kritikatu du, "greba egiteko eskubideari berriro muzin eginez".
Bestalde, Joseba Gerra Aurrerako ordezkariak salatu duenez, "enpresak nahi bezala erabiltzen du jende hori guztia", eta, beraz, baldintza horietan "ezin izan dute grebarik egin, berriro lanera ez bueltatzeko arriskua zutelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela azaldu ondoren. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko ere baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.