Jauregik dio industria bazkide bat aurkitu behar dela, eta horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea
Mikel Jauregi Industria sailburuak bere elkartasuna adierazi nahi izan die Tubos Reunidoseko langileei, baina gogoratu du enpresaren egoera oso larria dela. Gakoa industria bazkide aurkitzea dela esan du, eta gaineratu du horretarako ezinbestekoa dela zorraren arazoa konpontzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzen salerosketak % 14,7 hazi ziren iaz EAEn, 2007ko burbuilako markak gaindituz
INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur jakinarazi dituen datuen arabera, salerosketen kopuruak bigarren urtez jarraian egin dute gora.
Ayesaren egoitza Donostian egongo da
Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Ayesaren egoitza Donostian egongo dela, akziodunek adostu dutenez.
Albiste izango dira: Medikuen greba, Tubos Reunidos eta Maderas de Llodioko langileen mobilizazioa, eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Medikuek aste honetako azken greba eguna dute gaur, estatutu propioa eskatzeko
Hurrengo lanuzteak martxoaren 16tik 20rako astean egingo dituzte.
Tubos Reunidos eta Maderas de Llodio enpresetako langileak enplegu-erregulazioko espedienteen aurka mobilizatuko dira gaur Araban
Arabako udalerriko San Jose biribilgunetik abiatuko da bi konpainietako enpresa-batzordeek eta SOS Aiaraldea plataformak deitutako mobilizazioa. Aiaraldeko herritarren babesa lortzea espero dute.
Langile talde batek Metal Group erosi eta Legutioko planta salbatu nahi du
Duela aste batzuk, enpresak itxi zuen, bezero nagusiak bere piezak erosteari utzi eta Txinan erostea erabaki ondoren.
Sidenorren otsailaren 10eko erregistroa baliogabetzeko eskatu dio Jainagak Espainiako Auzitegi Nazionalari
Espainiako Polizia Nazionala Basauriko Sidenorren egoitzara sartu zen Israeli altzairua saltzeagatik egindako ikerketari buruzko informazioa biltzeko.
Maderas de Llodioko langileek "justifikaziorik gabe" kaleratutako lankideak lehenbailehen berriz har ditzala eskatu diote Garnicari
150 egun baino gehiago greba mugagabean daramatzaten langileek agerraldia egin dute ostegun honetan, enpresak alegatutako antolakuntza eta ekoizpen arrazoiak ezin frogatuta, 35 langileren kaleratzea legez kanpokotzat jotzen duen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia baloratzeko. Lan Ikuskaritzarekin eta erakundeekin biltzea eskatuko dutela iragarri dute beharginek, "enpleguaren suntsiketa" gelditzeko beharrezkoak diren mekanismoei buruz hitz egiteko.
Esportazioen kopuruak behera egin du EAEn 2025ean, bigarren urtez jarraian
Guztira, 29.851 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino % 3,6 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera.