HEGAZTIEN GRIVEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki

Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.

Gallinas confinadas en jaulas en granja en España. Igualdad Animal.



REMITIDA / HANDOUT por IGUALDAD ANIMAL

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

14/11/2025
Artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Etxeko hegaztien ustiategietan iazko azaroan ezarritako konfinamendua kentzea erabaki du Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, hegazti gripe kasuen bilakaerak hobera egin duela eta. Azken 15 egunetan ez da kasu berririk atzeman. 

Nolanahi ere, Estatuko Aldizkari Ofizialean gaur zabaldutako aginduaren arabera, ez da toki guztietan altxatuko neurria. Zaintza eta arrisku bereziko guneetan eutsi egingo diote konfinamenduari, eta egoera horretan daude Nafarroako 12 udalerri —Tutera, Tafalla, Arguedas, Valtierra, Corella, Ablitas, Zarrakaztelu, Murchante, Viana, Cascante, Barillas eta Pitillas— eta Euskal Autonomia Erkidegoko, zazpi — Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Burgu, Legutio, Gasteiz eta Zigoitia—. 

Animalien Osasunerako Munduko Erakundeak otsailaren 10ean jakinarazi zuen Espainiako Estatua hegazti gripea gaitzaren "kutsatze maila altua izateko arriskutik kanpo" zegoela, baina hainbat prebentzio neurriri eustea gomendatu zuen, hegazti migratzaileen joan-etorriek sor ditzaketen arriskuen aurrean. 

"Sektorerako, arnasa"

Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek "positibotzat" jo dute Espainiako Gobernuak hartutako erabakia. "Hainbat hilabetetako prebentzio-murrizketen ondoren", sektoreak "arnasa" hartuko duela uste dute. 

"Malgutzea egoera epidemiologikoa hobetu ondoren dator, eta ustiategi askoren jardueran nolabaiteko normaltasuna berreskuratzea ahalbidetuko du", dio erakundeok zabaldu duten oharrak. Harik eta egoera bere onera etorri arte, epidemiaren bilakaera "adi" jarraituko dutela azaldu dute. 

Bestalde, dermatosi nodular kutsakorraren (DNK) aurkako txertaketa EAE osora zabaltzeko eskariari "Ministerioak behin eta berriz uko" egin ondoren, Jaurlaritzak eta aldundiek jakinarazi dute "bide berriak aktibatzea" erabaki dutela, egoerari aurre egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gasteiz Traktoreak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera

Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.

Concentración de técnicos de eventos en huelga, en Bilbao



EUROPA PRESS

26/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X