Kukutzako istiluetan 31 pertsona atxilotu dituzte
Kukutza gaztetxea eraisteko lanak hasi eta gero ehunka manifestarik protesta egin dute Bilboko Errekalde auzoan. Protestetan istiluak izan dira nagusi eta Ertzaintzak 31 pertsona atxilotu ditu.
Atxilotu guztiei bi delitu leporatzen dizkiete: desordena publikoa eta agintearen kontrako atentatua. Larunbat arratsaldetik aurrera, epailearen esku utzi dituzte 31 atxilotuak, Ertzaintzak Europa Press albiste agentziari emandako informazioaren arabera.
Atzo, ostirala, eguerdian eraikina eraisteko agindua eman zuen epaileak eta 17:00ak aldera kaleak hartu zituen indarkeriak. Ordu horretan gaztetxea eraisteko indusmakinak heldu ziren eta Kukutzako defendatzaileek informazio horren berri izan dute.
Eraisteak aurrera jarraitzen du
Larunbat arratsaldean, Kukutza gaztetxeko eraiste lanek aurrera jarraitzen dute Errekalde auzoko bizilagunak normaltasunera bueltatzen diren bitartean.
Bizilagun horietako batek "amorrua" eta "inpotentzia" agertu ditu. Aldi berean galdera bat egin du: "norbait zure etxean sartzen bada, zenbat denbora itxaron behar duzu epaiketa bat egin eta handik ateratzea erabaki arte?"
Beste bizilagun batek, aldiz, Kukutzak Errekaldeko auzoaren alde egindako lana goratu du. Bere hitzetan, garai batean "dena abandonatuta" zeukaten eta orain "Errekalderen alde egiten ari zirenei, eraikina kendu eta bota egiten dute", "tristea da auzo guztiarentzat", gaineratu du.
Makineria oztopatu
Manifestariak edukiontziak iraultzen eta gurutzatzen hasi ziren gaztetxearen inguruetan, indusmakinak Kukutzara heltzea oztopatzeko.
Ertzaintzak esku hartu eta manifestariak sakabanatu zituen. Edukiontziak errepidetik kendu eta indusmakina handi bat gaztetxera heldu zen.
Kaputxadun langileek eraispena gauzatu zuten, argindarra eta ur eta gas horniketa moztuz. Obra-hondakinak erori zitezkeen zona sokaz hesi zuten langileek. Une horretan Ertzaintzaren eta manifestarien artean aurreneko liskarrak gertatzen ari ziren. Era berean, ertzainak lehen atxiloketak egiten hasi ziren. Agenteak sorospen-etxean, tabernatan eta etxebizitzetako atarietn sartu ziren atxiloketok egiteko.
Eraistea
18:10 aldera eraikina eraisten hasi ziren. Errekaldeko bizilagunak eta gaztetxeko erabiltzaile ohiak hasierako amorrutik tristurara pasa ziren eraikineko hormak erortzen hasi zirenean.
Ertzaintzak manifestariak sakabanatzen jarraitu zuen, izan ere, gaztetxetik 500 bat metrora kontainerrak gurutzatzen eta objektuak jaurti zituzten. 20:00etan protesta egiteko manifestaldia hasi zenean istiluak areagotu ziren.
Ehunka gazte talde txikietan antolatu eta Gordoniz, Salvador eta Calixto Diez kaleetan edukiontziak gurutzatu eta ondoren su eman zieten.
Protestak Bilboko udaletxean
Gauean istiluak eta liskarrak Bilboko erdialdera eraman dituzte manifestariek, Herrizaingo Saileko iturriek jakitera eman dutenez.
Errekaldeko auzoa utzi eta gero, manifestariak hiriko udaletxera abiatu ziren elkarretaratzeak jarraitzeko.
Ehunka laguneko protesta bat sakabanatu zuen Ertzaintzak Bilboko udaletxearen parean, manifestariek eraikinaren eta ertzainen kontra harriak bota zituztelakoan.
Gaueko autobus zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen Bilboko Udalak.
Arana (EB): 'Ertzaintza indarkeriaz aritu da'
Kukutzaren husteari buruz, Mikel Arana EB-Berdeak alderdiko koordinatzaile nagusiak "basakeriaz jokatzea" egotzi dio Ertzaintzari. Honen esanetan, "gauzak beste modu batera egiteko aukera zegoen".
Radio Euskadiko "MQP" saioan izan da Arana. Honen arabera, jazotako istiluetan "Ertzaintzak badu erantzukizuna, eraispena aurrera eramateko biderik okerrena aukeratu zuelako".
"Basati batzuk ibilgailuak eta zaborontziak erretzeagatik, ez da bidezkoa Kukutza proiektu osoa deslegitimatzea", adierazi du Aranak. Zentzu honetan, "lekua husteko Ertzaintzak erabilitako indarkeria" azpimarratu du.
Albiste gehiago gizartea
Nagore Laffage oroitu dute Iruñean, hil zutenetik 17 urte pasa direnean
Duela 17 urte hil zuen Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage, honek 20 urte zituenean. Hura oroitzeko elkarretaratzean, dozenaka lagun bildu dira Astelehen Lilak elkarteak deituta, Asun Casasolari, Nagore Laffageren amari, babesa erakusteko. Musikaz jantzitako ekitaldian, besteak beste, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea, Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin alderdietako ordezkariak ere izan dira.
Giako Andre Mariaren eguna ospatu dute Portugaleten
Ohitura den legez, uztailaren 1ean milaka pertsona gerturatu dira Portugaletera Giako Andre Mariaren eguna ospatzera. Egun osoko egitarau oparoa antolatu dute: prozesioaz gainera, jaitsierak, musika, herri-kirolak eta jokoak izango dira giroa alaitzeko.
Abian dira aldundiek eskaintzen dituzten udalekuak
Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan 4.000 plaza baino gehiago eskaintzen dira 7 eta 13 urte bitarteko neska-mutilentzat. Horrez gain, 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat ere eskaintzen dira oporretako egonaldiak.
Argi berdea, sarreren birsalmentan prezioa igotzea debekatzen duen arauari
Espainiako Gobernuak argi berdea eman dio ikuskizunetarako sarreren birsalmentan prezioa igotzea debekatzen duen arau bati. Helburua da birsalmentan aritzen diren plataformek eta enpresek sortzen dituzten gehiegizko onurak eta espekulazioa geldiaraztea.
ELAk Bilboko Udala salatuko du, lan eskaintza publikoetan euskara maila jaisteagatik
Udalak %70etik %40ra jaitsi du 35 deialditan euskarazko hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko baldintza eta, kasu batzuetan, erabat kendu du baldintza hori.
Nola eragiten die beroak gailu elektronikoei?
Tenperatura altuen eta bero-boladen ondorioak pairatzea ez da soilik gizakion kontua. Askotan, gailu elektronikoek, gure egunerokoan hain beharrezkoak direnek, funtzionatzeari uzten diote beroa dela eta.
Gasteiz eta Bilboko aireportua lotzen dituen autobus linea berria abian da
Lehenengo autobusa 4:30ean irtengo da Gasteiztik, eta, azkena, 21:45ean. Loiutik lehen eta azken zerbitzuak, berriz, 6:30ean eta 23:30ean izango dira, hurrenez hurren.

Aske utzi dute apirilean Bilbon gizon bat indarkeriaz hiltzeaz akusatutako gizona, kautelazko neurriekin
Ertzaintzak atzo atxilotu zuen 30 urteko gizasemea, hilketaren ustezko egilea zelakoan. Baliteke atxiloketa gehiago egitea, jakinarazi dutenez.
Gizon bat espetxeratu dute Donostian emakume bat jo eta bortxatzeagatik
Gertakariak larunbat gauean izan ziren, Udaletik baieztatu dutenez.
TAO zerbitzua, udan: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren aldaketa nagusiak
Bilbon, larunbatetan eta jaiegunetan zerbitzua bertan behera geldituko da, eta abuztutik arratsaldetan gauza bera gertatuko da. Gasteizen, abuztuaren 4tik 31ra bitartean ez da zerbitzua ordaindu beharko. Aitzitik, Donostian larunbat arratsaldeetara eta igande eta jaiegunetara zabalduko da, eta Iruñean, sanferminetan, eguneko 24 orduetan ordaindu beharko da.