Sidenorrek Israeli altzairua saltzeari utzi dio, Espainiako Gobernuaren erabakiaren ildotik
Palestinaren aldeko erakundeek siderurgia-taldearen aurka salaketak jarri dituzte. Kontrabando delitua leporatzen diote, Bartzelonan materiala kargatzeko zain dagoen itsasontzi bat dela eta. Salaketetako bat Auzitegi Nazionalean jarri dute.
Sidenor Basauri (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE
Sidenor konpainiak astearte honetan iragarri duenez, Israeli altzairua saltzeari utzi dio, Espainiako Gobernuak apirilean hartutako erabakiaren ildotik.
Enpresak berak ohar bidez jakinarazi duenez, Israelgo merkatuan egindako salmentak Sidenorren 2024ko fakturazio osoaren % 0,5 baino gutxiago izan ziren, eta, beraz, neurriak ez du eragin ekonomiko handirik izango.
Sidenorrek, altzairu luze berezien ekoizpeneko industria-taldeak, ekoizpen-zentroak ditu Euskadin, Kantabrian eta Katalunian, eta merkataritza-ordezkaritzak Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan. Enpresa ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustuagatik nabarmentzen da, eta altzairu bereziak fabrikatzeko Europako I+G zentro handienetako bat du, produktu berriak garatu eta prozesuak optimizatzeko.
Salaketak Katalunian
Kataluniako Komunitate Palestinarrak salaketa jarri du Auzitegi Nazionalean talde siderurgikoaren eta astelehenetik Bartzelonako portuan porturatuta dagoen ZIM Luanda itsasontziaren aurka.
Prou Complicitat Amb Israel erakundearen arabera, ontzia Sidenorren egindako 40 altzairuzko barra kargatzeko iritsi da Bartzelonara, eta horiekin Israelgo Haifako portura eraman behar omen ditu, Israel Military Industries (IMI) arma-konpainia "hornitzeko".
Auzitegi Nazionalean jarritako kereilak "kontrabando-delitu bat" salatzen du, eta "premiazko eginbideak" eskatzen ditu, hala nola materiala gordetzen duen edukiontzia erregistratzea eta konfiskatzea.
Era berean, "genozidio eta gizateriaren aurkako krimenen delitua egon litekeela" ere aipatzen du. Hori dela eta, ZIMek eta portuko agintariek igorlearen, hartzailearen eta kargaren edukiaren berri ematea eskatzen da, baita Sidenorren eta IMIren artean 2023ko urriaren 7tik izan diren bidalketen berri ematea ere.
ANko kereila hau ez a Sidenorren aurka jarritako bakarra. Astelehenean antzeko bat jarri zuten Bartzelonako 29 zenbakiko Epaitegian.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.