MUGIKORTASUNA ETA APARKAMENDUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

TAO zerbitzua, udan: Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean izango diren aldaketa nagusiak

Bilbon, larunbatetan eta jaiegunetan zerbitzua bertan behera geldituko da, eta abuztutik arratsaldetan gauza bera gertatuko da. Gasteizen, abuztuaren 4tik 31ra bitartean ez da zerbitzua ordaindu beharko. Aitzitik, Donostian larunbat arratsaldeetara eta igande eta jaiegunetara zabalduko da, eta Iruñean, sanferminetan, eguneko 24 orduetan ordaindu beharko da. 

OTA Bilbao

TAO makina bat, Bilbon. Artxiboko irudia.

Uda garaia iristearekin batera, aldaketak izan ohi dira herri eta hirietako TAO zerbitzuetan, tartean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Hona hemen, udan Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean aparkatu ahal izateko kontuan hartu beharrekoak. 

BILBO

Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegia izango du uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean. Gauzak horrela, larunbatetan ez da zerbitzurik izango eta, gainera, abuztuan, erabiltzaileek ez dute ordaindu beharko arratsaldez aparkatzeagatik.

Uztailaren 25ean eta 31n, eta abuztuaren 15ean eta 22an, jaiegunak izanik, ez da TAO zerbitzurik izango, egun osoan.

Zerbitzuren ohiko ordutegia irailaren 1ean hasiko da berriro ohiko ordutegian.

DONOSTIA

Udako ordutegia ekainaren 1etik irailaren 30era aplikatuko da.

Grosen (Zurriola hiribideak, Kolon pasealekuak, Lapurdi plazak, Ramon M. Lili pasealekuak eta Euskadi plazak mugatutako zona) OTA zerbitzua egongo da larunbat arratsaldetan (16:30etatik 21:00etara) eta igande eta jaiegunetan ere (11:00etatik 18:00etara).

Antiguon eta Ondarretan larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan ere ordaindu egin beharko da, 10:00etatik 18:00etara.

IRUÑEA

San Fermin jaietan, uztailaren 5etik 14ra (biak barne), Iruñeko TAO sistemako aparkaleku guztiak gune laranja izango dira. Hortaz, 24 orduz ordaindu beharko da, salbuespenak salbuespen.

Gainerakoan, ez da TAO zerbitzurik egongo eguerdietan (14:00etatik 16:00etara), ezta larunbat arratsaldeetan, ez eta igande eta jaiegunetan ere. 

GASTEIZ

Ez da TAOrik izango abuztuaren 4tik abuztuaren 31ra bitartean.

Egun horietatik kanpo, TAO zerbitzua egongo da, astelehenetik ostiralera (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara), eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X