Ministroen Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argi berdea, sarreren birsalmentan prezioa igotzea debekatzen duen arauari

Espainiako Gobernuak argi berdea eman dio ikuskizunetarako sarreren birsalmentan prezioa igotzea debekatzen duen arau bati. Helburua da birsalmentan aritzen diren plataformek eta enpresek sortzen dituzten gehiegizko onurak eta espekulazioa geldiaraztea.
Copia de 16:9 - Tituloia - 1

Espainiako Ministroen Kontseiluak astearte honetan onartu du, lehen itzulian, Kontsumo Jasangarriaren Legearen aurreproiektua, eta, besteak beste, ikuskizunetarako sarreren birsalmentaren prezioa mugatuko du. Horrenbestez, arauak eragotzi egingo du birsaldutako sarrerek hasierako erosketatik KPIren aldaketarekin doitutako jatorrizko prezioa gainditzea. Helburua da birsalmentan aritzen diren plataformek eta enpresek sortzen dituzten gehiegizko onurak eta espekulazioa geldiaraztea.

Pablo Bustinduy Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendaren ministroak azaldu duenez, neurri horren helburua "merkatu hori elikatzen duten eta erregulazioa zailtzen duten pizgarri ekonomikoei aurre egitea da".

Erregulazio berriarekin, baimendutako prezioaren gainetik birsaltzea legez kanpokotzat joko da, eta horrek aukera emango du eragiketa horiek egiten dituzten web-orriak blokeatzeko eta arau-hausleak zigortzeko. Neurri hori pisu turistikoen legez kanpoko publizitatea kontrolatzeko indarrean dagoen araudiaren antzera aplikatuko da.

Horrela, Espainiak Europako beste herrialde batzuen bideari jarraitzen dio, hala nola Belgika eta Frantzia, non birsalmenta hertsiki mugatuta dagoen. Gobernuaren kalkuluen arabera, Espainiako sarreren birsalmentaren negozioak urtean 932 milioi eurora iritsiko da 2030ean, urte honetarako aurreikusitako 322 milioietatik abiatuta. Araudi horrek hazkunde horri eutsi nahi dio eta kultura- eta kirol-ekitaldietarako sarbide bidezkoagoa bermatu nahi du.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X