Zozketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

75 urtetik gorakoak, Erregetako Loterian gehien gastatzen dutenak

Oro har, espainiarrek 45 euro gastatuko dituzte batez beste Erregeako Loterian.
Gabonetako Loterian 36 milioi euro egokitu ziren Bilbon. Argazkia: EITB

Hirurogeita hamabost urtetik gorako gizonezkoak dira Erregetako Loterian gehien gastatzen dutenak (54 euro batez beste), txartel gutxienetakoak erosten dutenak badira ere, Ventura24.es webguneak jakinarazi duenez.

Oro har, espainiarrek 45 euro gastatuko dituzte batez beste Erregeako Loterian.

Aipatu iturrien arabera, batez besteko eroslearen soslaia honakoa da: gizonezkoa, 30 eta 39 urte artekoa, eta 41 euro gastatzen dituena.

Proportzionalki, 40 urtetik beherako pertsonak gutxien gastatzen dutenak dira, 42 euro.

18 eta 29 urte artekoek 39 euro gastatzen dituzte, eta 49 eta 49 urte artekoek, 46.

Albiste gehiago gizartea

GRAFCAV1088. BILBAO, 29/07/2025.- El cantante de Doctor Deseo, Francis Diez, (i) pregonero, y a la comparsera de Txori Barrote Olatz Agirre, (d) como txupinera este martes donde la Comisión Mixta de Fiestas del Ayuntamiento de Bilbao ha presentado para la edición número 45 de Aste Nagusia. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Francis Diez pregoilaria eta Olatz Agirre txupinera, Aste Nagusirako prest

Pregoilariak, Francis Diezek, Doctor Deseo musika taldeko abeslariak, adierazi duenez, "erantzukizuna hartzeko unea zen", eta "gozamena eta betebeharra" bateratzen saiatuko da, "izarra" alde batera utzi eta jaietan jendearen esanetara egoteko. Bestalde, Olatz Agirre txupinerak, Txori Barroteko konpartsakideak, "Bilboko eta inguruko herritarrei, merkatariei eta langileei" gonbitea luzatu die, txupinazoa bota ondoren, jaiez goza dezaten eta parte har dezaten, "pertsona guztientzako lekua dagoelako". "Txori Barrotekoa naiz, baina aurten ez naiz beltzez eta zuriz jantziko, gorriz eta zuriz baizik, konpartsa guztiak eta herri osoa ordezkatzeko", nabarmendu du.

Gehiago kargatu