78 urteko emakume baten hilketa indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira Nafarroan
Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, biktimaren senarrak eman du emaztearen heriotzaren berri. Gizona atxilotu dute.
Guardia Zibilak 78 urteko emakume bat hilda aurkitu du Zizur Nagusian (Nafarroa), buruan kolpe handi bat zuela, eta indarkeria matxista kasu bat izan daitekeela ikertzen ari dira.
Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, biktimaren senarrak eman du emaztearen heriotzaren berri, gaur, 14:30ak aldera.
Agenteak iritsi direnean, buruan kolpe handia zuela aurkitu dute emakumea, odoletan eta ohe gainean.
Iturriek zehaztu dutenez, 85 urteko gizonak diskurtso inkoherentea zuen, eta lehenengo ikuskapenean, agenteek odol zantzuak zituzten toallak eta burkoak aurkitu dituzte edukiontzi batean, bikotearen etxebizitzatik gertu.
Horren guztiaren aurrean, guardia zibilek atxilo eraman dute senarra.
Udalaren gaitzespena
Jon Gondan Zizur Nagusiko alkateak "emakumeen aurkako edozein indarkeria motaren aurrean udal gisa erabateko gaitzespena" azaldu du, eta indarkeria hori desagerrarazteko erakundearen "konpromiso irmoa" agertu du.
Udalak adierazpen instituzional bat argitaratu du, ustezko hilketa gaitzesteko eta “haserrea” azaltzeko.
Erakundeak azpimarratu duenez, "emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak beren osotasun fisiko eta moralaren aurkako erasoa dira, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina. Hilketa matxismoaren adierazpenik larriena da, bai eta lehen mailako arazo soziala ere, batez ere sufritzen duten emakumeen duintasun eta osotasun fisiko eta moralaren aurka egiten duena".
Udalak "berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako indarkeria guztien aurkako politika aktibo, integral eta koordinatuen bitartez gizarte bidezkoagoa eta berdinagoa lortzeko konpromisoa berretsi du".
Gainera, "indarkeriaren aurkako borrokan paper aktiboa" izateko deia egin die herritar guztiei. “Guztiok jarrera aktiboa izan behar dugu emakumeen aurkako edozein indarkeria adierazpenen aurrean, ez dugu indarkeria onartzen, ez gara isilik egongo eta gure babesa adierazi behar diegu indarkeria jasan dutenei", erantsi du erakundeak, protesta elkarretaratze bat deituko dutela aurreratuz.
Kasu hau hilketa matxista dela baieztatuz gero, aurten genero indarkeriak 23 emakume hil ditu Espainiako Estatuan; 1.317, 2003tik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.