Zazpi metroko altueratik
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Deba ibaira eroritako bi gizonezko erreskatatu dituzte Bergaran

Antza, gizonezko bat ibaira erori da, eta harekin zegoen lagunak uretara jauzi egin du, hari laguntzeko asmoz.

Suhiltzaileek Deba ibaira zazpi metroko altueratik erori ziren bi lagun erreskatatu ditu bart, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturri horren arabera, 14:30ean, San Juan industrialdetik gertu, gizonezko bat ibaira erori zen, eta harekin zegoen gizonezkoa uretara sartu zen, hari laguntzeko asmoz.

Azkenik, suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte bi gizonezkoak, jatorriz errumaniarrak biak. Arrasateko ospitalera eta Gasteizko ospitale batera eraman dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X