'Marsans auzia'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Diaz Ferrani ahozko epaiketa ireki diote, Marsans hustea egotzita

Beste hamar akusatuekin batera 1.100 milioi euro baino gehiagoko erantzukizun zibilagatik fidantza solidarioa ezarri dio.
Gerardo Diaz Ferran
Gerardo Diaz Ferran. EFE

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak ahozko epaiketa ireki dio Gerado Diaz Ferran CEOEko presidente ohiari. Beste hamar akusatuekin batera 1.100 milioi euro baino gehiagoko erantzukizun zibilagatik fidantza solidarioa ezarri dio.

Fiskaltzak Diaz Ferranentzat 15 urteko kartzela-zigorra eskatu du. De Cabo eta Ivan Losadarentzat zigor baxuagoak eskatu ditu Fiskaltzak, justiziarekin lan egin zutelako. Diaz Ferranentzat eta beste akusatu batzuentzat 5 milioi euroko isuna ere eskatu du, kapitala zuritzeagatik.

Velascok autoan 1.167.300.000 euroko erantzukizun zibileko fidantza jarri die hamaika akusatuei. Egun bateko epea aurre egin beharko die. Halaber, kautelazko neurriak ezarri ditu bakoitzarentzat.

Horien arten, Diaz Ferranentzat, De Caborentzat eta Ivan Losadarentzat kartzelaldi prebentiboa. 2012ko abendutik kartzelan daude, lehenengoa 5 milioi euroko fidantzapean, eta, beste biak, 3 milioikoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X