Herri Ekimen Legegilea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Fracking Ez' plataformak luzapena eskatuko du HEL aurkezteko

"Frackin Ez" plataformak 15.000 sinadura baino gehiago bil du ditu haustura hidraulikoaren aurka.
"Fracking Ez". Argazkia: EITB
"Fracking Ez". Argazkia: EITB

"Fracking Ez" plataformak Herri Ekimen Legegile baten bidez, gas naturala lurzorutik ateratzeko haustura hidraulikoaren teknika Euskadin debekatzea eskatu du.

Sinadura kanpaina martxoaren 14an hasi zen eta uztailaren 14 bukatu beharko luke, baina bi hilabetko luzapena eskatzeko aukera dute.

HELren bultzatzaileek sinadura bilketa ondo doala adierazi dute eta haien kalkuluen arabera, 15.000 sinadura baino gehiago dituzte jada. Sinadurak zenbatzea zaila dela azaldu dute, herritar eta talde askok sinadurak biltzen laguntzeko prest aurkeztu direlako, baina oraindik ez dituzte hauek bueltatu.

Mikel Otero "Fracking Ez Arabaren" bozeramaileak behar dituzten 30.000 sinadurak lortuko dituztela uste duela adierazi du, baina Herri Ekimen Legegilea ziurtatzeko, ekainaren hasieran Eusko Legebiltzarreko Mahaiari bi hilabeteko luzapena eskatuko diotela azaldu du, Herri Ekimenen legean jasotzen den moduan.

Sinadura bilketa Europar Hauteskundeetan

"Fracking Ez Arabak" europar hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdiei eta koalizioei eskatu die, euren kanpainan parte hartzeko eta haien kanpaina ekintzetan frackinaren aurkako sinadurak biltzeko mahaia jartzeko.

Europar erakundeetan gai honen inguruan erabakiak hartzen ari direla gogoratu du Oterok. Horretaz gain, Kanadak eta Estatu Batuek nazioarteko hitzarmenetan hidrokarburoaren sektorearen multinazionalen aldeko klausulak negoziatzen ari direla adierazi du. Horrek, “frackinga” gelditzeko oztopoa izango litzateke.

Azkenik, arazoa Arabarena bakarrik ez dela adierazi du, Gipuzkoari eta Bizkaiari ere zuzenean eragiten dion gaia delako. Gaiaren inguruko erakusketa informatibo bat antolatzeko, beste lurraldetako udalekin ere kontaktuan daudela azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X