Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adineko gizon bat hil da Irunen, gurpil-aulkian erreka batera erorita

Autopsiak argituko du 76 urteko gizonezkoa erortzean hartutako kolpeagatik edo erorikoa eragin duen arazoren bategatik hil den.

76 urteko Irungo bizilagun bat hil da gaur, haren gurpil-aulkiarekin herriko erreka batera erorita, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

14:30 aldera, Irungo herritar batek larrialdi zerbitzuei deitu die, gizon bat Meaka auzoko erreka batera erori dela esanez.

Bertara gerturatu dira Ertzaintza, Irungo Polizia eta suhiltzaile talde bat, baina ezin izan dute gizonezkoaren bizitza salbatu.

Adinekoa bidegorritik bi metrora dagoen Meakako errekara erori da gurpil-aulki elektrikoan zihoala.

Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, autopsiak argituko du 76 urteko gizonezkoa erortzean hartutako kolpeagatik edo erorikoa eragin duen arazoren bategatik hil den.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X