Abantailak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

NAN berriarekin, amaitu dira ilarak aireportu eta erakunde publikoetan

Atzo aurkeztu zuten nortasun agiri elektroniko berriak berritasun ugari ekarriko ditu bai herritarrentzat bai Segurtasun Indarrentzat.
DNI berria NAN . Argazkia: EFE
DNI berria NAN . Argazkia: EFE

Aireportuetako kontroletan ilarak desagerrarazi, ikastetxeetan umeentzako baimenak sinatu eta pertsonen aurrekariak kontsultatzeko aukera emango du Espainiako nortasun agiri elektroniko berriak.

Atzo aurkeztu zuten, eta berritasun ugari ekarriko ditu bai herritarrentzat bai Segurtasun Indarrentzat.

Hauek dira Espainiako nortasun agiri berriaren abantaila batzuk:

-    Hainbat tramite egiteko, ez dugu erakunde publikoen egoitzetara joan beharko. Telefono edo tabletaren bitartez egin ahalko dira

-    Poliziarekin, Udaletxearekin eta Gizarte Segurantzarekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera emango du

-    Lanean emandako denbora eta isunak kontsultatzeko aukera emango du

-    Umeen ikastetxerako baimenak sinatzeko aukera emango du

-    Aireportuetako kontroletan ilarak ez sortzea ekarriko du

-    Administrazioari tasak ordaintzeko modua eskainiko du

-    Poliziei pertsonen aurrekariak eta aurretik jasotako isunak kontsultatzeko aukera emango die

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carla Emazabel Amunarrizek izan du aurten kutxa eramateko ohorea eta amets bikoitza bete du: berea eta aitonarena

Duela 30 urte, Carlaren aitonak ez zekien bilobarik  izango zuenik ere, baina zilarrezko ezteietan Sevillara joan zenean, erakusleiho batean mantoia ikusi, erosi eta gordeta izan du ordutik. Inork ez zekien zeukanik, eta gaur Carlak ohore handiz jantzi du. Hura soinean, 40 buelta eman dizkio 20 kiloko kutxari, bere aitak itsasoan daramatzan urteak hainbeste. 

Gehiago kargatu