Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
Hilotza uretatik atera eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.
Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Bilboko itsasadarrean, Sestao parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Itsasontzi bateko patroiak 10:00ak aldera deitu du 112ra, eta larrialdi zerbitzuek atera dute gorpua uretatik.
Auzitegi-medikuak gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.
Hilotza Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, heriotzaren nondik norakoak argituko dituen autopsia egiteko.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak