Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.
Adin txikikoei sexu-abusuak egitea leporatuta zigortutako 31 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak ostegunean, epaiketaren zain zegoela delitua berriro egitea egotzita, adingabeen arteko kirol-lehiaketa batera joan eta parte-hartzaileei argazkiak atera ostean.
Atxilotua baldintzapean aske zegoen, udan adingabeei sexu-eraso larriagotuak egitea egotzita egin beharreko epaiketaren zain, Gasteizko Udalak ohar batean azaldu duenez.
2015ean adin txikikoei sexu-abusuak egiteagatik beste zigor bat betetzen ari zela egin zituen eraso horiek, espetxetik irteteko baimena lortu zuenean.
Ostegun honetan atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke edo adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin ostean.
Martxoaren 7an urratu zituen kautelazko neurriak. Orduan, adingabe bati opari bat egin zion atxilotuak, eta hari buruzko informazio pertsonala lortzen saiatu zen. Egun batzuk geroago, adingabearen partidu batera joan zen eta argazkiak atera zizkien, bai adingabeari, bai horren taldekideei.
Gertaera horiek egiaztatzeko beharrezko neurriak hartu, eta gizonezkoaren bizilekua zein zen jakin ondoren, udaltzainak haren etxera joan ziren eta atxilotu egin zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen aldeko aldarria goizean goizetik Iruñean, Euskaltzaleon Martxaren aurretik
Euskararen aldeko mobilizazio handia egingo da gaur Iruñean Euskalgintzaren Kontseiluak deituta. 17:00etan hiru zutabe abiatuko dira hiriko hiru puntutatik, eta bakoitzak mezu bat eramango du: euskararen ofizialtasun osoa eskatu, hizkuntza politiketan jauzia emateko premia aldarrikatu, eta euskaltzaletasuna azpimarratzeko. Aurrez, hainbat ekintza daude martxan goizetik Nafarroako hiriburuan.
Palestinarekin Elkartasuna taldeko aktibistak identifikatu dituzte, CAFen Beasaingo lantegirako sarbidea oztopatzeagatik
Protesta modu baketsuan egin dute CAFen fabrikara sartzeko zubian. 30 bat gaztek eserialdia egin dute, eta ibilgailuei bidea moztu diete. Ondorioz, identifikatu egin dituzte, baina ez dute inor atxilotu.
1.500 dronek Bilboko zerua argiztatu dute, Iberdrolaren 125. urteurrena ospatzeko
Jende askok gozatu du Iberdrolaren urteurren berezirako berariaz diseinatu duten eta musika eta efektu bisualak izan dituen ikuskizunaz. Guztira 1.500 dronek argiztatu dute Bilboko zerua.
Euskararen alde, Iruñeko kaleak beteko ditu gaur Kontseiluak
Hiru zutabek hiriko hainbat tokitatik abiatuko dira, errebindikazioa, kultura eta ospakizuna uztartuko dituen mobilizazioan. Ekimenak euskararen babes soziala ikusaraztea eta hizkuntza eskubideen arloan aurrerapauso berriak eskatzea du helburu.
EHUren festa erraldoia
Ikasketak amaitzen dituzten 4.000 ikasle inguru elkartu dira EHUko graduazio ekitaldi handian. Nøgen, Janus Lester, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus aritu dira oholtza gainean. EHUk txapela eman die graduatuei, birretak eman beharrean.
Errenteriako abusu kasuen erabilera politikoa salatu du Asanblada Feministak
Oreretako Asanblada Feministak elkarretaratzea deitu du ostiral arratsalde honetarako, azken hilabetean ezagutu diren bi sexu-abusu kasuen instrumentalizazioa salatzeko. Udalak egindako kudeaketa eskertu dute, eta salatu dute legelari, kazetari eta alderdi politiko batzuek etekin politikoa bilatzeko erabili dituztela kasu horiek.
Tenperatura altuen aurrean babesteko deia egin du Bilboko Udalak, eta 6 hondartza berde atondu ditu
Asteburu honetako bero boladaren aurrean, Udalak gogorarazi du 134 aterpe klimatiko dituela, eta biztanleen % 96k etxetik 300 metro baino gutxiagora dutela horietakoren bat.
Desobedientziarekin erantzun diote Seaskako ikasleek baxoko matematika azterketari
Hego Euskal Herrian selektibitatea amaitu ostean, gaur abiatu da Ipar Euskal Herrian baxoa. Seaskako ikasleek desobedientzia ekintza egin dute, eta ofizialki frantsesez egin behar duten matematikako azterketa euskaraz egin dute. Baxoa osorik euskaraz egin ahal izatea eskatzeko elkarretaratzea egin dute.
Borondatezko abortuak Osakidetzan egiteko proiektu pilotu bat abiatuko du urrian Eusko Jaurlaritzak
Gaur egun, osasun arrazoiengatik egiten diren abortuez bakarrik arduratzen da Osakidetza, eta zentro pribatuetara bideratzen ditu beren borondatez haurdunaldia eten nahi duten emakumeak.
Trafiko murrizketa handiak izango dira Bilbon EHUren graduazio ekitaldiak eta Iberdrolaren urteurrenak eraginda
Murrizketa handienak 20:00etatik aurrera izango dira, orduan hainbat kale eta Salbeko eta Deustuko zubiak itxiko baitituzte.