Borondatezko abortuak Osakidetzan egiteko proiektu pilotu bat abiatuko du urrian Eusko Jaurlaritzak
Gaur egun, osasun arrazoiengatik egiten diren abortuez bakarrik arduratzen da Osakidetza, eta zentro pribatuetara bideratzen ditu beren borondatez haurdunaldia eten nahi duten emakumeak.
Haurdun dagoen emakume bat, osasun zentro batean. Artxiboko argazkia: Irekia
Osakidetzak proiektu pilotu bat abiatuko du urrian Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bere osasun zentro eta ospitaleetan borondatezko abortuak egiten hasteko, Imanol Pradales lehendakariak haurdunaldia euren borondatez eten nahi duten emakume guztiak osasun sistema publikoan artatzeko konpromisoa hartu ondoren.
Alberto Martinez Osasun sailburuak egin du iragarpena, gaur goizean, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Jon Hernandez (Sumar) legebiltzarkideari erantzunez.
Martinezek azaldu duenez, Osakidetzako talde tekniko bat lanean ari da eredua, protokoloak eta kronograma definitzeko, eta urrian jarriko da martxan proiektu pilotua. Abortu gehienak haurdunaldiko lehen 10 asteetan egiten dira.
Programa pilotua amaitu ondoren, "modu progresiboan" zabalduko da sare osora.
Gaur egun, osasun arrazoiengatik egiten diren abortuak egiten dira Osakidetzako zentroetan. Gehienak 22. astearen aurretik egiten dira, baina kasu batzuetan, baita haurdunaldiaren amaieran. Kasu horietan, batzorde kliniko batek hartzen du erabakia.
14. astearen aurretik beren borondatez haurdunaldia eten nahi duten emakumeak, berriz, zentro pribatuetara bideratzen dituzte, eta Osakidetzak bere gain hartzen ditu gastuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizonezko atxilotu dituzte Getxon kalez jantzitako bi ertzaini erasotzeagatik, borroka baten abisura joan direnean
Udaltzaingoaren agenteek erasotzaileetako bat atxilotzen lagundu dute, ukabilekin jo eta kristalezko botila batekin mehatxu egin baitiete ertzainei.
Pazienteek Euskal Osasun Sisteman Parte Hartzeko Legeari buruzko aurreproiektuaren kontsulta publikoa abiatu du Osasun Sailak
Osasun Sailak herritarren iritziak bilduko ditu, pazienteek eta pazienteen elkarteek osasun-politikak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko modu egituratuan eta eragiteko gaitasunarekin parte hartzeko helburuz.
Aste Nagusiko zezenketen kartel batean Marijaiaren irudia erabili izana salatu dute Bilboko Konpartsek
"Bilboko jai herrikoien ikur nagusiaren irudia animalien sufrimenduari eta heriotzari lotutako jarduera pribatu baten publizitatea egiteko erabiltzea" kritikatu dute Bilboko Konpartsek.
A63 autobidea ireki dute berriro, Girondako sutea egonkortzea lortu ondoren
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.
Beroa eta haizea suak itzaltzea zailtzen ari dira Zamora, Madril, Avila eta Castellon
Gauean zehar bilakaera positiboa izan den arren, suak itzaltzeko lanak oztopatzen ari da beroaldia, batez ere Zamoran. Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek aktibo jarraitzen dute, baina dagoeneko perimetratuta daude. Suteengatik ezarritako larrialdi nazionala bertan behera gelditu dela iragarri du Espainiako gobernuburuak.
Espainiako sute handien bilakaera ona da, baina beste foku batzuk ari dira pizten Zamoran eta Leonen
Madrilgo sutea egonkortzea lortu dute, eta Avilako ebakuazioak eta konfinamenduak altxatu dituzte. Zamoran, 12 udalerri ebakuatu dituzte, eta bi konfinatu.
Afari solidarioak kriminalizatu izana deitoratu dute ekimenaren antolatzaileek
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformak, Donostian kaleko egoeran dauden pertsonentzako afari solidarioak antolatzen dituenak, Udalaren "jarrera kriminalizatzailea" salatu du asteazken honetan. Izan ere, Jon Insausti alkateak (EAJ) jarduera hori debekatu egin du, "bizikidetza arazoak" sortzen dituela eta "delinkuentzia areagotzen" duela argudiatuta.
5 urteko zigorra ezarri diote gizon bati, emazteari modu jarraituan tratu txarrak eman eta sexu-erasoak egiteagatik
Epaiaren arabera, biktimak 2017an erasotzailearengandik banantzea erabaki zuenetik, hark etengabe egin zizkion mehatxuak eta sexu-erasoak.
HIES kasu berrien kopurua 125etik 95era jaitsi da aurten; hala ere, adituek zuhur jokatzeko eskatu dute
HIES kasu berrien kopuruak behera egin du aurten, 125etik 95era. Harribeltza elkartearen esanetan, zuhur hartu behar da datua, lehen aldia delako eta beheranzko joera finkatzeko urteak pasa behar direlako. Bereziki kezkagarritzat jo dute gainontzeko sexu-bidezko infekzioek izan duten "izugarrizko" gorakada.
Busturialdeko eta Lea-Artibaiko 21 udalerritako ur-kontsumoa mugatzea gomendatu dute
Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Gernika-Lumo, Forua, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Mundaka, Murueta, Muxika, Sukarrieta, Ispaster, Berriatua, Etxebarria, Markina-Xemein eta Ondarroa dira ur-eskasiak kaltetutako herriak.