Badator tximuaren urtea Bilbora
Otsailaren 8an hasi dute 4713 urtea txinatarrek; Txinako horoskopoaren arabera, suzko tximuaren urtea. Tximua horoskopo txinatarraren hamabi animalietatik bederatzigarrena da eta aldaketa asko ekartzen dituen urtea da tximuarena. Bilboko Txinatar Institutuak, bada, euskal herritarrak txinatar kulturara gerturatzeko eta urteberri txinatarra ospatzeko hamaika ekitaldi antolatu ditu larunbat honetarako Bilbon.
Urteberri txinatarra ospatzeko ekitaldiak 12:00etatik aurrera abiatuko dira, Euskalduna Jauregian. Barruan zein kanpoaldean izango da festaz gozatzeko abagunea: lehoiaren dantza, herensugearen haur desfilea eta Txinako musika tradizionala entzuteko aukera egongo da.
Bertaratzen direnei kultura txinatarra hurbiltzeko asmoz, zenbait doako tailer ere eskainiko dituzte Jauregiaren barruko areto batean. Hain justu, duela bi mila urte baino gehiago erabiltzen den kaligrafia txinatarreko tailer batean parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen diren heldu zein umeek. Antolatzaileek azaldu dutenez, "trazu pintzeladak nola egin irakatsiko zaie eta kaligrafiaren funtsezko teknikak praktikatzeko aukera izango dute tinta txinatarra eta pintzelarekin".
Gaztetxoek, ostera, Kung Fua praktikatu, txinatar txotxongilo bat sortu eta txinatar itzalen tailer batean esku hartu ahalko dute. Tximinoak eta dragoiak ere ez dira faltako.
Tailerrak doakoak eta adin tarte guztiei bideratuta daude, baina parte-hartze kopurua mugatua da.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko suhiltzaileak lanean ari dira Gardelegiko zabortegian piztutako sutea amatatzeko
Gasteizko Udaleko hiru suhiltzaile-talde lanean ari dira astelehen honetako 18:00etatik aurrera Gardelegiko zabortegiaren inguruan hautemandako sute bat itzaltzeko. Sua materia organikoaren metaketa duen zabortegiaren eremu batean gertatu da.
Epaileak behin-behinean espetxera bidali du Azpeitiko taxilaria hiltzeagatik akusatutako gizona
Hilketa delitua egotzita bidali du Azpeitiko epaileak kartzelara akusatua. 43 urteko gizonak bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta poliziaren esku egon da ordutik. Atxilotu zutenean arma bat zeukan gizonezkoak, baina oraindik ez dakite hilketan erabili zuena ote den.
41 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bere etxebizitzan emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Bestalde, Gasteizko Udalak jakinarazi du 34 urteko beste gizon bat ere atxilotu dutela, bikotekide ohia etxean giltzapetu eta labana batekin mehatxu egiteagatik.
Freedom Flotilla urrian abiatuko da berriro Gazara
Freedom Flotillako tripulatzaileek iragarri dutenez, urrian berriro hartuko dute Gazarako bidea, nazioarteko komunitateak Palestinan "genozidioarekin duen konplizitatea" salatzeko, jakin arren Israelek indarkeria erabili eta atxiloketak egingo dituela.
Emakundek eta Arartekoak elkarrizketaren bidea aldarrikatu dute Hondarribian alarde parekidea lortzeko, ospakizunaren atarian
Bi erakundeek elkarrizketa-bideak aldarrikatu dituzte Hondarribian alarde parekidea lortzeko, eta bihar bertan izango direla berretsi dute, Jaizkibel konpainiari babes sendoa adierazteko. Deialdi honek bat egiten du emakumeak desfilean lehen aldiz parte hartzen saiatu zireneko 30. urteurrenarekin, eta bitartekaritza-prozesua hautsi ostean herrian sortutako tentsio giroarekin.
Jaiotza kopurua % 0,9 apaldu da Euskadin 2026ko lehen hiruhilekoan
Araban % 1,5 apaldu dira jaiotzak (527 jaiotza); Gipuzkoan, berriz, % 2,3koa izan da beherakada (1078 jaiotza), eta Bizkaian % 0,2 handitu dira erditzeak (1.640).
Bixente Igarzabal mendizale eta triatleta nafarra hil da Alpeetan izandako istripu batean
Lesakako kirolari ezaguna, 53 urtekoa, atzo hil zen eroriko baten ondorioz. Udalerrian samina da nagusi, oso pertsona ezaguna eta maitatua baitzen.
Hasi da ikasturte berria EAEn, arreta gaitasunen, bizikidetzaren eta osasun digitalaren hobekuntzan jarriz
Hezkuntza Sailak sustatutako 2025-2028 Estrategia Integralaren hedapenak markatuko ditu aurtengo eta datorren ikasturteak, beherakada demografikoak eta AAren erabilerak baldintzatuta. Nafarroan ere gaur ekin diote ikasturteari, baina oso bestelakoa da egoera.
Hainbat lagun daude ikerketapean Bizkaian, futbol partidetarako sarreren iragarki faltsuekin iruzur egiteagatik
San Mamesen Athleticek jokatu zuen partida baterako sarreraren salmentarekin lotutako salaketa baten haritik abiatu zuten ikerketa. Gutxienez hiru pertsonari gertatu zaie gauza bera Euskadin: Erandioko bati, Barakaldoko bati eta Errenteriako bati.
Ikasturte berriaren erradiografia
Ikasturte berriak EAEn utzitako datu ugarien artean, ia erdiek itunpeko ikastetxeetan ikasten dutela eta jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioak nabarmentzen dira.