Eremu ez-euskalduneko hiru ikastetxetan D eredua eskainiko dute
Nafarroako Gobernuak D ereduko gelak jarriko ditu abian, datorren ikasturtean, eremu ez-euskalduneko hiru ikastetxe publikotan. Hain zuzen, Tafallako, Lodosako eta Caparrosoko zentroetan hasiko dira euskara hutseko ikasketa eredua eskaintzen. Eremu ez-euskaldunean D ereduan eskolaratzeko 77 eskari jaso ditu Foru Exekutiboak aurrematrikuletan.
Aipatutako herriotako eta inguruko beste hainbat udalerritako ikasleak izango dira ikasketak euskara hutsean egingo dituztenak. Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariak eman du gaur informazioa. Bere hitzetan, dena dela, behin-behineko datuak dira. Ekainean matrikulazioak izapidetzen direnean izango dituzte datu zehatzak.
Aurrematrikulak aurkezteko epean, 2013an jaiotako haurren 5.866 eskari jaso dituzte: horietatik, 3.530ek zentro publikoetan eman dute izena, eta 2.336k itunpeko ikastetxeetan. Lehen aldiz, Nafarroa osoko haurrek izan dute D ereduan izena emateko aukera.
Sare publikoan izena eman dutenen artean, 2.262k A edo G eredua aukeratu dute, eta 1.268k D eredua. Itunpeko eskoletan, berriz, 1.874k A edo G ereduan eman dute izena, eta 462k D ereduan. Hala, % 70,51k aukeratu dute A edo G eredua, eta % 29,49k D eredua.
Bestalde, Ikastolek aurrematrikulazio datuei eutsi egin diete. Horrenbestez, euskararen aldeko apustua egin duen gurasoen kopuruak gora egin du Nafarroan.
Zangozan, Corellan, Tuteran eta Castejonen aurrematrikula D ereduan egin dutenei zein konponbide eman aztertzen ari da, orain, Hezkuntza Departamentua, toki horietan ez baitago gela osatzeko adina haur.
> >
Albiste gehiago gizartea
Karabela portugesa gorabeherak eragiten ari da Euskal Herriko hondartzetan
Donostiako Zurriolan eta Kontxan, eta Bizkaian Bakioko hondartzan atzeman dituzte. Itsas korronteen eta haizearen ondorioz iritsi ohi dira bizidun horiek itsasertzera, eta zenbaitetan horien ziztadak arriskutsuak izan daitezke.
Albiste izango dira: Andre Maria Zuriaren jaiak, abisu horia beroagatik eta enpleguari buruzko datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jaialdiak amaiera borobila eman dio Boisen, sei egun zirraragarriren ostean
Ekitaldiak zortzigarren edizioa itxi du, 1987an sortu zenetik izandako arrakastatsuenetako eta jendetsuenetako bat bezala.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak euskal hiriburuetako jaietan mobilizatzeko deia egin du
Plataformak "hipokrisia" leporatu die gobernuei eta hedabideei, eta manifestazioak deitu ditu Gasteizen (abuztuaren 6an), Donostian (abuztuaren 10ean), Bilbon (abuztuaren 15ean) eta manifestazio nazionala Iruñean (urriaren 4an).
Bilboko kale-saltzaileen aurkako sarekadak areagotu direla salatu dute
Udaltzainenganako errespetua eskatu du Bilboko Udalak. Manteroek diote euren egoera legeztatzea ezinbestekoa da bestelako lanetarako aukera izateko. Sarekadak salatzeko protesta deitu du biharko Bizkaiko Manteroen Elkarteak.
Bi atxilotu Gasteizen, gizon bati indarkeriaz lapurtzea leporatuta
04:15 aldera jazo da lapurreta, hiriburuko parke baten inguruan. 31 eta 29 urteko atxilotuak epailearen esku utziko dituzte, beharrezko izapideak amaitutakoan.
Atxilotu bat Ordizian kokaina, 10.000 euro eta kontrabandoko tabakoa zeramala
Gidaria atxilotu dute substantzia estupefazienteen trafikoko ustezko delitua egotzita, eta deklaratu gabeko tabakoa edukitzeagatik.
Tigre-eltxoaren kontrako fumigazio lanak egin dituzte bart Hendaian
Lapurdin chikungunya gaitzaren lehen kasua agertu ondoren egin dituzte desinfekzio lanak, Hendaiako igerilekutik, tren geltokiraino. 22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean. Fumigazioaz arduratutako enpresak dio erabilitako produktua ez dela kaltegarria, eta tigre-eltxoen % 80 bat hiltzea lortzen dutela.
20.000 sinadura, txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako txosnen batzordeek adierazi dute jaigune horiek "arriskuan" daudela, eta ondare inmaterial izendatzeko eskaera sinatzen eta zabaltzen jarraitzeko deia egin dute.
Zeledonek prest ditu aterkia eta ardo-zahatoa, kanpandorretik jaitsi eta Andre Maria Zuriaren jaiei hasiera emateko
Zuzeneko musikak, kalejirek, ekintza herrikoiek eta familia guztientzako proposamenek beteko dituzte Gasteizko kaleak abuztuaren 4tik 9ra, sei eguneko jai giroan.