Albiste izango dira: Andre Maria Zuriaren jaiak, abisu horia beroagatik eta enpleguari buruzko datuak
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abuztuaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak: Zeledonek Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatuko du gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, suziria jaurti ostean, eta bere hitzorduari leial. Zuzenean ikusteko aukera egongo da, ETB2n eta orain.eus-en. Hirian dena prest dago jada, eta egitarauak 400 jarduera baino gehiago biltzen ditu, herritar guztientzako proposamenekin. Jaiei hasiera emango dien suziria piztea honako hauen esku egongo da: Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa; Andre Maria Zuriaren Kofradia; eta hiru Urrezko Zeledon (Joseba Fiestras, Satur Garcia eta Begoña Divar).
- Abisu Horia muturreko tenperatura oso altuengatik: Bero-bolada helduko da gaur Hego Euskal Herrira, eta tenperaturak 36 ºC inguruan izango dira Araba hegoaldean eta 37 ºC inguruan Nafarroa hegoaldeko zenbait puntutan, Lizarran esaterako. Astearteak atsedenaldi txiki bat ekarriko du, eta maximoak jaitsi egingo dira, bereziki iparraldean. Asteazkenetik aurrera, tenperaturak gora egingo du berriro.
- Uztaileko enpleguari buruzko datuak: Espainiako Gobernuko Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioak joan den uztaileko enpleguaren inguruko datuak gaurkotuko ditu. Espainiar Estatuan, 92.500 landun gehiago zenbatu ziren bigarren hiruhilekoan, eta gainditu egin zen 22 milioien langa, aurrenekoz. Ikusteko dago, beraz, ea zer-nolako datuak dakarren uztailak.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak