Funtzio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.152 lagunek egin dute Justizia Administraziorako lehen azterketa

157 plaza egon dira lehian, inoizko handiena.

Orotara, 1.152 lagunek egin dute gaur, Gasteizko campusean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administraziorako LEParen lehen azterketa, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. 157 plaza egon dira lehian, inoizko handiena.

1.378 lagunek eman zuten izena; %78,4 emakumezkoak ziren, eta %21,6 gizonezkoak. 366 lagunek egin dute euskara proba, eta 517k Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa. 260 lagunek frogatu dute gaia gainditua dutela, eta beraz, ez dute azterketa egin beharko. 2011n egin zen azken lan eskaintza publikoa justizia administrazioan.

Justizia administrazioan 2.138 langile ari dira beharrean, eta horietatik 637k —%29,8k— dute aldi baterako kontratua.

Azterketa komunez gain, euskara gaitasuna eta Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ezagutzak neurtzeko probak egingo dituzte.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elgoibarko alkatea: "Ezbeharraren unean 10 bat pertsona zeuden kiroldegian, horietako lau igerilekuetan, eta azkenean hiru artatu behar izan dituzte: langile bat eta bi erabiltzaile"

Hiru pertsona arnasteko arazo arinekin eraman dituzte gaur Mendaroko ospitalera, Elgoibarko (Gipuzkoa) Olaizaga kiroldegian gas toxikoa arnastu ondoren. Istripu kimikoa gertatu da instalazioen barruan. 14:30 aldera ezbehar baten ondorioz azido klorhidrikoa eta sodio hipokloritoa nahastu dira igerilekuetan.

20190109151530_supremo_
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tokiko erakundeetan euskara lehenesten duten hainbat artikulu baliogabe utzi ditu Auzitegi Gorenak

Auzitegi Gorenak atzera bota du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiari jarritako errekurtsoa, eta bertan behera utzi ditu euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko egin zen 179/2019 dekretuaren artikuluetako batzuk. Epaia "euskararen normalizazioaren aurka ez ezik, euskal gizartearen eta erakundeen borondatearen aurka" doala salatu du Kontseiluak.

Gehiago kargatu